Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Iruñeko Orfeoia

Europako musika-erakunde zahar eta bizienetako bat da, eta musikaren adierazpen guztiak, bereziki musika korala, lantzea eta garatzea du helburu. 150 urte baino gehiagoan, abangoardiako abesbatza berezi bat osatu dute, musikari, ahots eta erronka handiekin. Hori dela eta, 2010ean Nafarroako Urrezko Domina lortu zuten. Azken urteetan lana sendotu egin dute, Espainiako orkestra nagusiekin eta estatuko entzunareto eta antzoki guztietan. Gainera, Estatu Batuetako areto nagusietan abestu dute, besteak beste New Yorkeko Carnegie Hall areto ospetsuan eta Lincoln Center eraikinean eta Washingtongo Kennedy Center delakoan. Horrez gain, Londresko Royal Albert Hall aretoan ere izan dira, Proms programazio entzutetsuan.

Pozo blanco kalea, 15 - 2
31001 Iruña
Telefonoa: 948 222 089
orfeon@orfeonpamplones.com
www.orfeonpamplones.com