Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Íñigo Pérez Ochoa

(Tutera, 1976)

Historiako lizentziaduna da, eta diplomaduna Historia Garaikideko Ikasketa Aurreratuetan (Euskal Herriko Unibertsitatea), non Ikerketarako Nahikotasunaren ziurtagiriaren lortu zuen “La Unión Navarra de Izquierdas (1977-1982)” ikerketa-proiektuarekin.

Gaur egun, artxiboetako teknikaria da Tuterako Udalean, 2010az geroztik; lehenago ere han aritu zen, 2004tik 2008ra arte. Dokumentalista lanak egin ditu “Arabako Batzar Nagusietako akten tratamendu historiko-dokumentala (1800-1877)” ikerketa-proiektuan. Hainbat udal artxiboren antolaketan parte hartu du, bai Hoya de Huesca/Plana de Uesca-ko eskualdean eta bai Nafarroako toki entitate batzuetan (Cabanillas, Corella, Nafarroako Errege Bardea eta Santakara). 2010ean, Artxibo eta Dokumentuetako goi mailako teknikari lanak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Nafarroako Artxibozainen Elkartearen lehendakariordea da 2016az geroztik.

Ikertzaile lanetan, Tuterari eta Erriberari buruz jardun du gehienbat, eta Sancho El Sabio Fundazioko Unibertsitate Ikerketen I. lehiaketan saria jaso zuen "Oposición política y movimiento obrero en Tudela en los últimos años del Régimen Franquista (1968-1977)” izeneko lanagatik. Nafarroako erbestealdi errepublikanoari buruzko ikerketan parte hartu du, bereziki anarkistena aztertu duelarik. Azkenaldian, Inkisizioaren eta judu konbertsoen gaineko dokumentazio-ondareari eta historiari buruzko zenbait argitalpen plazaratu ditu.

Dibulgazio historikoko eta ondare dokumentaleko erakusketa eta hitzaldien programazioaz arduratu da. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Huarte de San Juan Geografia eta Historia aldizkariko zenbaki bat koordinatu zuen, Tutera eta Erriberari buruzkoa. Prentsa artikuluak argitaratu ditu, monumentu eta dokumentu ondarearekin loturiko gaiei buruzkoak, bai eta 1936ko kolpe militarraren historiari eta memoriari buruzkoak ere.

Íñigo Pérez Ochoa