Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Informazioa

ZINEMA EKOIZPENETAN ETA IKUS-ENTZUNEZKOETAN EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO KENKARIASozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko Foru Legeak arautua dago. Izan ere, 65. Artikuluarekin bat, Espainiako film luze zinematografikoen eta ikus-entzunezko serieen (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizpenetan egindako inbertsioek, seriean egiteko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen dutenek, ehuneko 35eko kenkarirako eskubidea emanen diote ekoizleari eta finantzatzaileari kuota likidoan

Pizgarri horrek beharturik, gastuaren zati bat (%40) Nafarroan egin behar da, hainbat sektore ekonomikotan enpleguaren garapena eta sustapena ahalbidetzeko, baina batez ere, ikus-entzunezko industriako profesionalen sektorean.  

Legeak, era berean, zinema ekoizpenen finantzatzailearen figura biltzen du (Estatuko gainerakoan ez bezala). Gainera, ekoizpena nazionala nahiz nazioartekoa izan daiteke.  

Argibideak:

65.1 artikuluan, arauak hauxe ezarria du: “Espainiako film luze zinematografikoen eta ikus-entzunezko serieen (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizpenetan egindako inbertsioek, seriean egiteko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen dutenek, ehuneko 35eko kenkarirako eskubidea emanen diote ekoizleari. Kenkariaren oinarria produkzioaren guztizko kostuak osatuko du, bai eta kopiak egiteko eta publizitate gastuetarako gastuek eta ekoizlearen kargurako sustapen gastuek ere, bi kasuetan produkzio-kostuaren ehuneko 50eko mugaraino.[1]

Kenkari-oinarriaren ehuneko 40, gutxienez, Nafarroako lurraldean egindako gastuena izanen da. [2]

Kenkariaren zenbatekoa ez da hiru milioi euro baino gehiagokoa izanen. [3]

65.3 artikuluak hauxe ezarri du: “Artikulu honetan arautzen diren kenkarien zenbatekoa, zergadunak zinemako film luze edo ikus-entzunezko lan bakoitzagatik jasotako gainerako laguntzekin batera, ez da izanen produkzio-kostuaren ehuneko 50 baino gehiagokoa, salbu eta mugaz gaindiko produkzioa bada, Europar Batasuneko estatu bat baino gehiagok finantzatua, eta Europar Batasuneko estatu bat baino gehiagoko produktoreek parte hartzen badute. Halakoetan, ez da izanen produkzio-kostuaren ehuneko 60 baino gehiagokoa.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa ez zaie aplikatuko ikus-entzunezko obra zailei ez eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeko Garapenerako Laguntzako Batzordearen zerrendako herrialdeen parte-hartzearekin egindako koprodukzioei”.

65.bis artikuluak hauxe ezarri du: “Zerga honen edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunek, establezimendu iraunkor baten bidez operatzen badute eta beste zergadun batzuek egindako zinemako film luze espainiarren eta ikus-entzunezko serieen (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) –seriean eginiko ekoizpen industriala egin baino lehenagoko euskarri fisikoa egiteko modua ematen dutenen– finantzaketan parte hartzen badute –betiere, horiek 65.1 artikuluan kenkarietarako eskubidea sortzeko baldintzak bete beharko dituzte–, eskubidea izanen dute kuota likidoan kenkari bat egiteko, artikulu honetan ezarritako baldintzekin eta betekizunekin. Kenkari hori bateraezina izanen da, erabat edo partez, aipatutako 65.1 artikulua aplikatzeagatik beste zergadun horiek eskubidez eduki ahalko lituzketen kenkariekin”

Ulertuko da zergadun batek parte hartzen duela beste zergadun batek egiten duen zinema ekoizpen edo ikus-entzunezko serie baten finantzaketan, diru kopuruak ipintzen dituenean, mailegu kontzeptuan, ekoizpen kostuak partez edo osorik ordaintzeko.

Artikulu honetan ezarritakoa aplikatzeko, nahitaezkoa izanen da zinema ekoizpena edo ikus-entzunezko seriea egiten duten ekoizleak bai eta haien finantzaketan parte hartzen dutenek finantzaketa-kontratu bat izenpetzea.

 

[1] 30/2018 Foru Legea, abenduaren 27koa. NAO 250 zenbakiduna, 18-12-31koa, hirugarren artikulua, zazpigarren idatz-zatia, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko diren zergaldietarako ondorioak dituena

[2]30/2018 Foru Legea, abenduaren 27koa. NAO 250 zenbakiduna, 18-12-31koa, hirugarren artikulua, zazpigarren idatz-zatia, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko diren zergaldietarako ondorioak dituena.

[3]30/2018 Foru Legea, abenduaren 27koa. NAO 250 zenbakiduna, 18-12-31koa, hirugarren artikulua, zazpigarren idatz-zatia, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko diren zergaldietarako ondorioak dituena.

 

 

 

Bilatzailea