Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ikuspegi metodologikoa

Nafarroako Kultura Kontseilua 

Akordio-programak ezartzen du Nafarroako Kultura Kontseiluaren partaidetza funtsezkoa dela prozesu osoan zehar. Hasierako aurre-diagnostikoak, oinarri kontzeptualak eta etorkizuneko erronken identifikazioa egiten lagundu dute lan-taldea osatzen duten pertsonek, parte hartzeko prozesuetan lantzen direnei gehituko zaizkienak. NKKaren lan-talde batek, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren - Vianako Printzea Erakundearen laguntzarekin, Planaren fase bakoitzean landutako prozesuak eta dokumentuak balioztatuko ditu.


Ikaskuntzan oinarritutako ikuspegi metodologikoa

Kultura Zuzendaritza Nagusiak - Vianako Printzea Erakundeak 2016ean egindako Parte hartzeko Planaren ondorioz lortutako ikaskuntzetatik eta eremu horretan herritarrek egindako ekarpenetatik abiatuz, eta Nafarroako Gobernuaren Kultura Sailaren jarduketa plan, sektore-txosten eta aurre ebaluazioetan oinarriturik sortzen da Nafarroako Kultura Plan Estrategikoa. Horrela, aldez aurretik eskuratutako ikaskuntzak eta esperientziak baliatu ahal izango dira.


Dokumentu-azterketa

Oraingo egoeraren eta etorkizuneko erronken diagnostikoa osatzeko, Nafarroako kultura eta sormen sektoreei buruzko 30 dokumentutik gora aztertuko dira.


Partaidetza ardatz hartzen duen ikuspegia

Parte hartzeko dinamika askotarikoak zabaltzen dira: 

  • Sektoreko eragileekin elkarrizketak
  • Eragile kultural eta artistikoekin lan-mahaiak
  • Herritarrekin mahaiak
  • Hausnarketa laborategiak: Lab1- Genero ikuspegia, Lab2- Hibridazio sektorialak, Lab3- Kultura eta sormen industriak 

Bilatzailea