Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

HITZALDIA: La música en tiempo de Cervantes y Shakespeare

lrailaren 1ean, 18:30etan, Lizarrako Fray Diego kultur etxean.

Literatura unibertsaleko gailurraz gain, Miguel de Cervantesek (1547-1616) eta William Shakespearek (1564-1616) Errenazimendutik Barrokorako trantsizioa partekatzen dute.  Hain zuen ere, Antzinako Musika Astearen edizio honetan programaturiko errepertorioaren zati handi bat bi idazle horien konpositore garaikideen ingurukoa izango da. Eta ingelesarekin eta Mantxakoarekin gertatzen den moduan, artista horiek iraganari heltzen diote, etorkizunera begiratzeari utzi gabe. Haien musikan eta estiloan oinarrituko da Manuel Hornok emango duen hitzaldia. 

 

Manuel Horno

9 urterekin hasi zen musika-ikasketak egiten Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio Nagusian. Musikologian lizentziatu zen Salamancako Unibertsitatean, eta ondorengo Masterra egin zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean: Arte Eszenikoen Kudeaketa Kulturala: Musika, Antzerkia eta Dantza. Musikaren Historiari buruzko hainbat ikastaro eman ditu helduei zuzenduta, eta, 1998az geroztik, hizlari bezala hartzen du parte Lizarrako Antzinako Musika Astean.  

HITZALDIA: <i>La música en tiempo de Cervantes y Shakespeare</i>