Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Herritarrek eta entitateek kultura sektoreko laguntzetarako emandako dohaintzak

3/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, APIRILAREN 15EKOA, PREMIAZKO NEURRIAK ONESTEN DITUENA KORONABIRUSAREN (COVID-19a) OSASUN KRISIAK ERAGINDAKO INPAKTUARI AURRE EGITEKO https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2020/80/0

4. artikulua. COVID-19ari aurre egiten laguntzeko dohaintzak

1. COVID-19ak eragindako osasun krisiak sortutako gastuak finantzatzen laguntzeko diruzko dohaintzak berariaz onartu behar izan gabe gauzatuko dira, ordainketa-gutunen lau ereduetako bat erabilita. Eredu horiek interesdun ororen eskura daude "nafarroa.eus" Interneteko helbidean. 2020ko diru-sarreren aurrekontuko partida hauetako bati aplikatuko zaizkio dohaintzak, zein ordainketa-gutun hautatu den:

–Kultura eta Kirol Departamentua: A20000 A2000 4800 000000 COVID-19a - Dohaintzak.

2. Kultura eta Kirol Departamentuaren partidari lotutako ordainketa-gutunaren bitartez lortutako zenbatekoak erabiliko dira Nafarroan kulturaren sektoreari laguntzeko ekintza bereziak finantzatzeko, COVID-19aren ondorioak leuntze aldera.

Kultura sektoreari laguntzeko ekintzetarako dohaintzak esteka honetan egin daitezke:
https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Donaciones-al-Gobierno-de-Navarra-ante-la-crisis-provocada-por-el-COVID-19

Dohaintzak kengarriak izanen dira. Pertsona fisikoen kasuan, kenkaria % 25ekoa izanen da PFEZaren kuotan; pertsona juridikoen kasuan, berriz, gastu kengarritzat joko dira sozietateen gaineko zergan.