es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Henri Lenaerts zentroa

Henri Lenaerts (Molenbeek 1923 – Irurre 2006) Belgikan jaiotako eskultura-egilea da; herrialde hartan, leku publiko garrantzitsuetan daude bere lanak. Egile horrek Irurre izeneko udalerri txikian dagoen XVII. eta XVIII. mendeetako etxe batean igaro zituen bere bizitzako azkeneko 35 urteak, Paulette bere emaztearekin batera; gaur egun, etxe horretan dago Henri Lenaerts zentroa. 

Lenaerts diziplina anitzeko artista izan zen arren, eskulturan brontzea lantzeagatik nabarmendu zen batik bat. Etxeko lorategi handian –1.500 metro koadro– estilo figuratiboko brontzezko 22 eskultura daude, kronologikoki eta gaien arabera ordenatuta, eta espazio natural paregabe batean integratuta.
Henri Lenaerts Fundazioak zaintzen eta erakusten ditu zentro horretan belgikar eskultoreak berak egindako lan multzo bat, bai eta bere bizitzan zehar erosi zituen beste egile batzuen lanak ere. Lan horiek guztiek erakusten dute artista horren bilakaera pertsonala eta artistikoa, Bruselako Academie royale des Beaux-Arts akademian hasi zenetik Nafarroan igaro zituen azkeneko egunetara artekoa. 

 Henri Lenaerts zentroa