Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hedapen ekintzak

Tutera, 2018ko urriaren 10a

Kultur mezenasgoari buruzko saioa. Parte-hartzaileak: Dori López Kulturako zuzendari nagusia, Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko burua eta Mª Camino Barcenilla Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea.


Kaseda, 2018ko ekainaren 14a

Kasedako San Zoilo ermitan, MECNA zigilua duten Mendialde Behereko proiektuak batera aurkezteko II. Jardunaldia egin zen. Izan zaitez mezenas Mendialde Beherean izenburupean eta Maitatu zure lurraldea! esloganarekin, saioa Mendialde Behereko eskualdean MECNA zigilua duten kultur proiektuak ezagutu, babestu eta horietan zuzenean parte hartu nahi duten pertsona eta enpresei zuzendu zitzaien. Bertan izan ziren Jesus Esparza hiriburuko alkatea eta Dori Lopez Jurío Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia. Saioa Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buruaren hitzaldi honekin hasi zen: "MECNA programa: nola izan mezenas?".


Oibar, 2017ko martxoaren 28a

Izan zaitez mezenas Mendialde Beherean zikloa. Fernando Pérez Kulturako zuzendari nagusiak inauguratu zuen ekitaldia. Juan Carlos Orenes Kultura Departamentuko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buru eta koordinatzaileak hitzaldi hau eman zuen: Nola babestu MECNA zigilua duen proiektu bat, eta zer abantaila du mezenasgoak partikular eta enpresentzat?


Gandía, 2017ko otsailaren 9a

Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buruak mahai-inguru batean parte hartu zuen, Valentziako Mezenasgo eta Kultura Ondareko Forumean.


Iruña, 2017ko azaroaren 16a

Fundraising-i eta mezenasgoari buruzko saioa 948 Merkatua-Nafarroako arteen merkatuan. Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko burua eta Mª Camino Barcenilla Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea hizlari aritu ziren.


Iruña, 2016ko ekainaren 16a

Kultur mezenasgoa kultur eta sormen industrien esparruan, "Goranzko mugimenduak” izeneko mahai-inguruan, “Kultur eta sormen industrien oraina, etorkizuna eta eraldatzeko gaitasuna” izeneko I. Jardunaldiaren barnean. Jardunaldia Iruñeko Udalak CEINen laguntzaz bultzatutako Iruña, Ekintzaile – Kultur eta sormen industriak programaren barnean zegoen. Jardunaldia Baluarten izan zen, eta  Mª Camino Barcenilla Tirapu Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea izan zen hizlaria.


Madril, 2015eko azaroaren 25a

Kulturaren eta Enpresaren I. Foroan parte hartzea. Juan Carlos Orenes Nafarroako Foru Komunitateko Kultur Mezenasgoaren Batzordeko burua hizlari aritu zen.


 Barañain, 2015eko azaroaren 25a

Kulturari eta kirolari buruzko ikastaroa, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak antolatutakoa. Hitzaldia: Mezenasgoari buruzko Foru Legea. Toki erakundeek hari etekina ateratzeko moduak. Mª Camino Barcenilla Tirapu Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea izan zen hizlaria.


Iruña, 2015eko apirilaren 16a, eta 2016ko maiatzaren 12a eta irailaren 22a

3 ikastaro, honi buruzkoak: “Kultur Mezenasgoari buruzko Foru Legea: orientabide praktikoak”, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Errege Artxibo Nagusian antolatutakoak. Ikastaro bakoitzak 2 ordu eta erdiko iraupena izan zuen. Hizlariak Juan Carlos Orenes Kultur Mezenasgoaren Batzordeko buru eta koordinatzailea eta Mª Camino Barcenilla Tirapu Kultur Mezenasgoaren Batzordeko kidea izan ziren.