Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hautagaitza irabazlea

 Martxel Rodríguez Etxabide

Talentu Artistikoa Sustatzeko Sariaren bigarren edizioa da hau, eta oraingoan Martxel Rodríguez dantzariari eman zaio (Lesaka, 1990).

Martxel Rodríguezek (Lesaka, 1990) biografia oparoa du, eta hartan Fisikako graduazioa ageri da, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) lortua, non, horretaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako masterra eskuratu baitzuen. Nolanahi ere, laster bideratu zuen bere ibilbide profesionala dantzaren mundurantz.

Black Box Dance Company taldean daniarrean sartu zen. Israela joan bere prestakuntza osatzera, eta ondoren Oskara proiektuan hartu zuen parte. Valentziako Erkidegoko Premis de les ArtsEsceniques-en, dantzari onenaren sarirako proposatu zuten. Freelance dantzari gisa lan egiteaz gain, bere konpainia zuzentzen du, Led Silhouette izenekoa, zeinetan, Jon Lópezekin batera, etapa berri bati ekin baitio, konpainiaren sortzaile eta zuzendarikide gisa.

Martxel Rodriguez dantzariak Talentu Artistikoa Sustatzeko Saria jaso zuen ekainaren 15an Maria Chivite Nafarroako Lehendakariaren eskutik. Aurten, Baluarten, egindako bigarren edizioan Chivite Lehendakariak dantzak "integraziorako ibilgailu" eta "edozein pertsonak adierazteko eta komunikatzeko aukera" gisa duen garrantzia azpimarratu du. Lehendakariak espero du sari horri esker, Nafarroan dantzak ospea lortzea.

Hautagaitza irabazlea
Hautagaitza irabazlea

Bilatzailea