es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gustavo de Maeztu Museoa

Gustavo de Maeztu Museoa Nafarroako Erregeen jauregi erromaniko zaharrean kokatzen da, Lizarrako hiriko eraikin enblematikoan; 1991. urtean ireki zen birmoldatu eta gero.

Gustavo de Maeztu Museoa Gustavo de Maeztu y Whitney idazlearen eta pintorearen irudian oinarritzen da (Vitoria-Gasteiz, 1887 - Lizarra, 1947). Gasteizen jaio zen arren, Lizarran bizi izan zen hil arte. Haren obra plastikoaren eta grafikoaren zati garrantzitsu bat biltzen du: irudi femeninoa, erretratuak, natura hilak eta paisaiak, haren estiloaren hiru fazeta bereziren bitartez (kosmopolita, pintoreskoa eta marjinala). Hainbat genero eta teknikako marrazkiekin batera, Maeztuk plastikaren munduan egindako ikerketak ere erakusten dira, haren literatur alderdia ere aipatuaz.

Web orria

Gustavo de Maeztu Museoa