Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Generazinema dirulaguntzak

GENERAZINEMA GARAPENA

Film zinematografikoak eta ikus-entzunezko lanen proiektuak garatzeko laguntzak. Fikziozkoak, sorkuntzako dokumentalak edo animaziokoak izaten ahal dira, eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak edo sailak izan daitezke. Deialdi honetan, bi laguntza-modalitate daude: A modalitatea: Fikziozko lanen edo sorkuntzako dokumentalen proiektuak garatzeko laguntzak; eta B modalitatea: Animazio proiektuak garatzeko laguntzak.


GENERAZINEMA EKOIZPENA

Film zinematografikoak eta ikus-entzunezko beste lan batzuk ekoizteko laguntzak. Proiektu-fasean egon behar dute eta komertzialki ustiatzeko izan beharko dute, dela zinema aretoetan, dela telebista operadoreen bidez (ohiko kanalak edo Internet) nahiz OTT bidez. Banakako proiektuak izan beharko dute. Deialdi honetan, modalitate eta azpimodalitate hauek daude: 

A) modalitatea: film luzeak ekoizteko laguntzak  

A.1. Film luzeak ekoizteko laguntza orokorrak: laguntza-modalitate honetan, guztira 500.000 eurotik gorako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

A.2. Aurrekontu apaleko film luzeak ekoizteko laguntzak: laguntza-modalitate honetan, guztira 500.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten film luzeen proiektuak babestuko dira.

B) modalitatea: film laburrak ekoizteko laguntzak 

B.1. Film laburrak ekoizteko laguntzak, bai fikziozkoak eta bai sorkuntzako dokumentalak  

B.2. Animazioko film laburrak ekoizteko laguntzak


GENERAZINEMA SUSTAPENA

Banakako ebaluazioaren araubideko laguntzak, Nafarroako ikus-entzunezkoen sektore profesionaleko filmak sustatu eta zabaltzeko ekintzetarako. Laguntzetan bi modalitate daude: batetik, film-azoketan eta zinemaldietan parte hartzeko laguntzak daude; bestetik, filmen sustapena eta publizitatea egiteko laguntzak.


GENERAZINEMA ZINEMALDIAK

Nafarroan aurrez aurre nahiz online egiten diren zinema jaialdiak eta sariketak antolatzeko laguntzak. 


GENERAZINEMA ERAKUSTALDIA

Zinema-areto pribatuetarako edo kudeaketa pribatuko aretoetarako laguntza orokorrak, programazio zinematografikorako; eta laguntza selektiboak, interes kultural bereziko programazio zinematografikorako.