Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoak bi lan mailegatu ditu Bilbo eta Donostiako aldi baterako erakusketetarako

2019/05/21

Nafarroako Museoak bi lan mailegatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoari eta Donostiako Kubo-Kutxa aretoari. Lanak Ignacio Zuloagaren Retrato de José Mª de Huarte y Jáuregui eta José Ramón Andaren ¡Oh, Italia! eskultura dira.

Zuloagaren lana, Bilboko Arte Ederren Museotik eskatuta, artista gipuzkoar honi buruzko erakusketaren parte izango da bizkaiko hiriburuan 2019ko maiatzaren 29tik urtarrilaren 20ra arte. Erakusketak lehenbiziko aldiz erakutsiko ditu zuluagaren mitua osatzen dituzten lanak, hauetako asko margolaria bizirik zegoen bitartean bakarrik erakutsitak. Zehazki, mailegatutako lana 1937. urtean egin zuen Zuloagak. Oleo teknikan egidako margoa da, 2018x149cm ko mihisean, non José Mª de Huarte eta Jáuregui Maltako Zaldunen janskerarekin erretratatuta agertzen da. Norabide aldaera suposatu zuen lan hau, ez bakarrik euskal margolariaren produkzioaren barne, honekin arte figuratiboa modu berrian ulertzen asi zen XX. mendearen hasieran, estetika sinbolista, erreferentzia klasiko desberdinak eta herriko elementuetan bilduz. Bateratze honek aroko kritika eta epaimahaiaetan erakargarritasun gogorra sortu zuen, bai bere belaunaldiko artisten artean baita bezero nabarmenen artean ere, Zuloagaren lanak lortzen zituztenak. Egoera onak izan ziren eta bere denboraldiko espainiar artistarik garrantsitzuena kontsideratu zen eta nazioarteko mailako nabarmentsuenetariko bat.

Erakusketa bere bizitzako hiru denboraldi garratsitzuen inguruan antolatzen da gaien arabera antolatzen den batera. Erakusketaren osagarri moduan dokumentu desberdinak aurkestuko dira margolariak lortu zuen nabarmena ulertzeko. Erakustaldia katalogo batekin lagunduta joango da, irizpide zientifikoz beteta, artistaren biografia laburtuz eta erakustetan dauden lanak azalduz.

Ignacio Zuloagaren lan hau Nafarroako Museoko erakusketa iraukorraren barne dago eta “Arte oro garaikidea da” poiektuaren parte da, César Muñoz-Solaren “Orteguita” erretratuarekin elkarrizketa zuzenean, biak 3. solairuan kokatutak. Bilboko Arte Ederren Museoan dagoen bitartean, lan hau Nicolás Esparzaren 1919ko Manuel María Alfaro y Moralesen errepresentazioarekin ordezkatuta izan da, baita Nafarroako Museoaren bildumakoa.

José Ramón Andaren eskultura

Nafarroako Museoak aurkezten duen bigarren lana José Ramón Anda, nafar artistaren ¡Oh, Italia! eskultura da. Kutxa Fundazioari utzi zaio Lantegi erakusketa dela eta, nafarroako eskultoreari eskainitakoa. Erakusketa Donostiako Kursaal eraikineko Kubo-Kutxa aretoan bisitatu daiteke aurtengo maiatzaren 24tik abuztuaren 25etarte. Eskultura egurrezko kapa desberdinekin egindako eraikuntza da, gaztainondoa, kaoba eta ezpel egurra ziri eta kola bidez elkartuz eta burdinezko xafla bat eskulturaren oinarri moduan izanda.

Nafarroako Museoak bi lan mailegatu ditu Bilbo eta Donostiako aldi baterako erakusketetarako
Bilboko Arte Ederren Museoari mailegatutako Ignacio Zuloagaren margo lana

Zerrendara itzuli