Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoak bere erakusketa berria ezagutzeko asmoz jarduera desberdinak prestatu ditu

2019/02/04

Bisitaldi gidatuak, topaketak eta bisitaldiak familian egonen dira otsailean eta martxoan zehar.

Nafarroako Museoak jarduera osagarrien programa zabala prestatu du otsaila eta martxorako, herritarrek Museoaren erakusketa berria ezagutzeko aukera izan dezaten.

Bisitaldi gidatuak espezialistekin. Igandeetan, 12:30ean

Otsailaren 3an, igandearekin, Celia Martin Larumbe. Komisario honek Lydia Anozen erakusketa aurkeztuko du.

Otsailaren 10ean, igandearekin, TEAEC. Marta Arriola Nafarroako Museoko teknikariak erakusketa iraunkorreko zedarri nagusiak erakutsiko ditu.

Otsailaren 17an, igandearekin, Dora Salazar. Artista eta komisario honek bere erakusketa erakutsiko du kaperan.

Otsailaren 24an, igandearekin, Patxi Irurzunek “El hilo de la vida” ibilbidea aurkeztuko du.

Martxoaren 3an, igandearekin, Camino Oslék “El cuerpo, y después la muerte” ibilbidea eginen du.

Martxoaren 10ean, igandearekin, Maite Pérez Larumbek “Estamos todas bien” ibilbidea komentatuko du.

Bisitaldiak familian, La Chincheta Brunarekin. Ele biz. Larunbatetan, 17:30ean

Otsailaren 16an (larunbata)

Otsailaren 23an (larunbata)

Martxoaren 2an (larunbata)

Martxoaren 9an (larunbata)

Martxoaren 16an (larunbata)

Martxoaren 23an (larunbata)

Martxoaren 30ean (larunbata)

Topaketak proiektua egin duen taldearekin. Ekitaldi aretoa. Asteazkenean, 19:00etan

Otsailaren 20an, asteazkenarekin: topaketa proiektu museologikoaren, bitartekaritza-proiektuaren, irisgarritasun-proiektuaren eta proiektu museografikoaren egileekin.

Martxoaren 6an, asteazkenarekin: topaketa Complicidades programako 3 ibilbideetako testuak sinatu dituzten Patxi Irurzunekin, Camino Oslérekin eta Maite Pérez Larumberekin.

Jarduera hauek guztiak doakoak dira, eta Museoko bisitari eta erabiltzaileak joan daitezke, leku guztiak bete arte.

Museoaren programazioa ezagutu nahi duten pertsonek www.culturanavarra.es helbidean kontsulta dezakete edo haien posta elektronikoan jaso, www.museodenavarra.navarra.es web orrian alta emanda.

 

Nafarroako Museoak bere erakusketa berria ezagutzeko asmoz jarduera desberdinak prestatu ditu
Mercedes Jover erakusketa berria azalduz.

Zerrendara itzuli