es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Foru Administrazioko artxiboak

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua bi artxibo hauetan aritzen da, batez ere: 

  • Nafarroako Errege Artxibo Nagusia (NEAN) Nafarroako Erreinuko erakundeen artxiboa eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren artxibo historikoa da. Errege Artxibo Nagusiaren zeregin nagusia da babestutako dokumentu-ondarea zaintzea eta zabaltzea. Horregatik, kultura eta ikerketa xede dituzten kontsultei ematen die lehentasuna. Urtero Informazio Aldizkari bat argitaratzen du, erabiltzaile guztientzako. Informazio gehiago.
     
  • Administrazioaren Artxiboak (FKAA) Foru Komunitateko Administrazioaren bulego-artxibo edo artxibo nagusietako dokumentazioa jasotzen du. Ekoizpen-unitateek dokumentuak kontsultatu eta maileguan hartu ahal izatea ziurtatzen du, eta interesdunei eta herritarrei dokumentazioa eskura jartzen die, kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiaren arabera. Dokumentu Ondarearen Ebaluazio Batzordeari aurkeztu beharreko espedienteak egiteaz arduratzen da eta Batzordearen akordioak betetzea zaintzen du. Informazio gehiago.

Sistemaren parte dira, halaber, bulego-artxiboak eta departamentuetako artxibo nagusiak.