Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Formazioa

Nafarroa kulturala. Profesionaltasuna eta ikaskuntza kulturgintzan eta sorkuntzan sustatzeko laguntza

Nafarroako Kulturaren Plan Estrategikoak (2017-2023) prestakuntza eskaintzen jarraitu beharra zegoela detektatu zuen foro eta laborategien bidez, Nafarroako kulturgintzari eta sorkuntza arloari dagokienez. Helburua da ikaskuntza eta prestakuntza arloko ibilbideak, planak eta ekimenak sendotzea eta/edo garatzea, hala Administrazioko langileentzat, nola sektore profesionalentzat, beren lanbide gaitasunak lantzeko aukera izan dezaten, bai beren jarduera adarreko gai berezkoetan/teknikoetan, bai zeharkako gaietan (berdintasuna, kudeaketa, fiskalitatea, dirulaguntza eskaria, kontratazioa, merkaturatzea, irisgarritasuna, elkarrekintzarako tailerrak desgaitasuna duten pertsonekin, etab.).  

2020an nahitaez geldirik egon ondoren, 2021ean prestakuntza zikloei berrekin diegu, betiere prestakuntzan atzeman diren behar berrietara egokituta. Ikastaroak, ahal izanez gero, online eta luzeagoak. Gaiak aldatzen joanen dira, sektorearen eskari eta beharretara egokituta.