es | eu | en

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Fontes Lingvae Vasconvm

Euskal hizkuntzalaritzaren gaineko aldizkaria, erkidego zientifikoari zuzendua eta 1969. urteaz geroztik argitaratzen dena.

Nabigazio hizkuntza / Idioma de navegación / Navigation language

Euskara     -     Castellano     -     English


Aldizkariaren deskribapena eta xedeak

Fontes Linguae Vasconum euskal hizkuntzalaritza eta filologiako aldizkari zientifikoa da, sei hilean behin argitaratzen duena Nafarroako Gobernuak 1969. urtetik aitzina.

Argitaratu gabeko lanak argitaratzen ditu; honako gai hauei buruzkoak, hain zuzen: hizkuntzalaritza historikoa eta sinkronikoa, fonetika eta fonologia, morfologia, sintaxia, semantika eta pragmatika, tipologia, diskurtsoaren analisia, itzulpengintza eta interpretazioa, hizkuntzalaritza konputazionala eta corpusekoa, psikolinguistika eta neurolinguistika, literatura klasikoa eta literatura garaikidea, soziolinguistika, bariazioa, dialektologia, lexikografia eta lexikologia, historiografia, hizkuntzaren zaintza eta berreskurapena, eta hizkuntzaren irakaskuntza, halaber testu zaharren edizioa eta azterketa, betiere euskarari loturik. Erreseina bibliografikoak eta ale berezi monografikoak ere argitaratzen ditu. 

Aldizkariaren edukiak, bai enpirikoak bai teorikoak, nazioarteko komunitate zientifikoari zuzentzen zaizkio eta eztabaida zientifikoa aberastu nahi dute, beti lehentasuna emanez ikuspegi berritzailea duten lanei edo euskalaritzan gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituztenei.

Argitaratzen diren lan guztiak, baita ale berezietakoak ere, zehatz-mehatz berrikusten dituzte bi adituk (itsu bikoitza) eta sistema horrek edukien kalitatea bermatzen du.  Argitalpen prozesu guztia erabat doakoa da autoreentzat, eta aldizkariak, open access politikarekin konpromisoa duelarik, sarrera libre eta doakoa ematen die irakurleei eduki guztietara, Creative Commons lizentziaren azpian.


Aldizkariaren zenbaki guztiak

Aldizkariaren zenbaki eta artikulu guztiak dohainik ikusi eta jaisteko, sakatu hemen.


Zuzendaria

Ekaitz Santazilia Salvador (Universidad Pública de Navarra / Nafarroako Unibertsitate Publikoa).


Erredakzio Kontseilua

  • Iñaki Camino Lertxundi (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU).
  • Joaquín Gorrochategui Churruca (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU).
  • José Ignacio Hualde (University of Illinois at Urbana-Champaign).
  • Joseba Andoni Lakarra Andrinua (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU).
  • Céline Mounole Hiriart-Urruty (Université de Pau et des Pays de l’Adour, IKER UMR5478).
  • Blanca Urgell Lázaro (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU).

Idazkaria

Paz Ezcurra Barrena (Nafarroako Gobernua).


Sorrera urtea

1969.


Aldizkakotasuna

Seihilabetekaria.


ISSN

Paperezko bertsioa: 0046-435X.

bertsio elektronikoa: 2530-5832.


Formatua

185 x 285 mm


Ebaluazio sistema

Adituen ebaluazioa, itsu bikoitza.


Kode etikoa

Kode etikoa


Idazlanak aurkezteko arauak

Idazlanak aurkezteko arauak


Estilo arauak APAren arabera

Estilo arauak, APAren arabera


Artikuluaren identifikazio datuak

Jaitsi hemen formularioa


Egiaztatze zerrenda

Jaitsi hemen formularioa


Egiletza aitorpena eta eskubide lagapena

Jaitsi hemen formularioa


Artikulua eta argitalpena onartzeko prozesua

Jaitsi hemen


Open access

Vianako Printzea Erakundeak mugarik gabeko on line sarbidea jartzen du eskura beren aldizkarien eduki guztietara, argitaratzen diren puntutik, Creative Commons Reconocimiento-NoComercial 4.0 Internacional lizentzia baten azpian.


Erantzukizunaren salbuespena

Egileek berentzat hartzen dute artikulu bakoitzean agertzen diren iritzi eta egitateen gaineko erantzukizun osoa. Vianako Printzea Erakundeak ez du beretzat inolako erantzukizunik hartzen lanen sinesgarritasunaren eta egiazkotasunaren gainean.


Gordailuak, datu baseak eta sailkapen sistemak. Oihartzunaren neurgailuak

Dialnet, Centro de Documentación César Borgia, LLBA; REGESTA IMPERII; ISOC; DICE; Latindex; InRech; COPAC; SUDOC; ZDB; ISSN Register online; ULRICH’s; Recolectaf; RESH; MIAR. ANEP, CIRC eta CARHUSeko C kategorian sailkatua.


Erredakzioa eta Administrazioa

fontes@navarra.es​


Bertsio inprimatuaren salmentari eta harpidetzei buruzko argibideak

21. Navas de Tolosa kalea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 427121
fondo.publicaciones@navarra.es
Nafarroako Gobernuaren argitalpenen katalogoa


Aldizkari inprimatuaren salmenta prezioa

8,40 €.



Fontes Lingvae Vasconvm