es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

EZKAROZE

EKILIBRIO

Udako lantegiak – uztailaren 20tik abuztuaren 14ra arte eta – irailaren 10etik 28ra arte.

Argazkigintza eta eskultura.

Ezkarozek Landarteko bigarren edizioan parte hartuko du Manu Topic eskultore eta argazkilariarekin batera

Landartek, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landatartasun programak, argazkia eta eskultura eramanen ditu Ezkarozera, Manu Topic-en “Ekilibrio” obrarekin. Artistak jarraituko du ibai zolatik harriak biltzen ibar honetan eta herriko jendearekin hausnartuko du eremu hustuetan bizitzeko erronkari buruz.

“Ekilibrio” obrak asmoen deklarazioa izan nahi du eta jendea landa eremuetan bizi dadila galdatzen du. Landalurretako balioak oinarri dituen bizimodua erakutsi nahi du, galdu ezin diren balio horiek aldezteko; bizi-prozesua bihurtzen den prozesu artistikoa dugu hau. Horretarako, Manu Topic Nafarroako Pirinioak zeharkatzen ari da tokien eta errekarrien bila, Stone Balance (harriak orekan) obra lantzen segitzeko.

Sormen prozesuan zehar, artistak, bere emaztearekin eta semearekin batera, zaraitzuarren laguntza izanen du, haiekin solastatu eta hartu-emanak sortuko ditu, mortu demografikotzat jotako ibarraren orekaz jarduteko. Zaraitzun bizitzeko eta bizikide izateko apustua da, eraldaketa soziala helburu, bertan bizitzea ahalbidetuko duten aberastasuna, enplegua eta bitartekoak sortzeko.

Artistak oreka lantzeko baliatzen dituen harri horiexen inguruan bilduko dira, zaraitzuarrek herriko kaleak zolatzeko eta etxe atarietan marrazkiak eta alegoriak osatzeko erabiltzen dituzten horiexen ondoan. Metafora eta bilgune horretan solasaldiek ibarraren oreka izanen dute hizpide: jendegabetzea, ametsak, aukerak, arrakasta soziala, enplegua eta etorkizuna. Arte eta bizi prozesuek harilkaturiko historia.

Manu Topic

Emmanuelle Fourcade, Manu Topic goitizenez,

Manu Topic eskulturoa eta argazkilaria da.

Argazki-proiekturako esteka: https://500px.com/manutopic

Artistaren bideorako esteka: https://vimeo.com/236908892

Sélection officielle au NATIONAL GEOGRAPHIC short film showcase

Primé au Calcutta International Cult Film Festival (Best performing art)

Sélection officielle au Hollywood International Independent Documentary Awards

EZKAROZE