Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Exaltados, tibios y retrógrados

Las elecciones de diputados a Cortes en la Navarra isabelina

Asaldatuak, epelak eta atzerakoiak

Saila: Historia, 138. zk.

Egilea:

Jesús A. Balduz Calleja


Erreseina:

Une hartan Nafarroako Erresuma zena ordena berriko beste probintzia bat bihurtzeko bidea ireki zuten 1834ko Errege Estatutuan jasotzen ziren hauteskunde-neurriek. Horrela hasitako prozesua 1841ean amaitu zen. Hasiera gerra-garaian garatu zen, eta karlisten ahaleginak ahalegin, iraultza liberalak arrakasta lortu zuen. Handik aitzina, burgesiak Nafarroako erakundeak eta hauteskundeak kontrolpean izan zituen. Elite berri horrek izan zuen Gorteetako sarbidearen monopolioa isabeldar aroan, eta antzinako aristokrazia gehiena ere talde horretan integratu zen. Agintari liberal moderatuen nahiz aurrerakoien neurrira egindako errolda-sufragioaren sistemaren garaia zen; hauteskunde-praktika horren ezaugarri nagusiak, berriz, agintarien esku-hartze neurrigabea eta bozen erabilera iruzurtia ziren. Alabaina, tronuaren eta aldarearen aldekoek ere jakin izan zuten beren aukera urriak tartean behin hauteskundeetan baliatzen.

Exaltados, tibios y retrógrados