es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

EUGI

TRADIZIO IBILTARIA

27tik irailaren 2ra.

Musika.

2018ko Landartek jazza eramanen du Eugiko arma fabrikara

Landartek, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landatartasun programak, herriko gazteak partaide eginen dituen musika proiektua sustatuko du Eugin. Broken Brothers Brass Band-ek ideia eta entseguak zuzenduko ditu, helburua izanik emankizun edo “second line” bat antolatzea herriko arma fabrikan.

“Badabilen tradizioa” izenburuarekin, Broken Brothers Brass Band taldeko kideek musika proiektua gauzatuko dute Eugin. Artearen eta landatartasunaren programaren eskutik burutuko dute egitasmo hori, Landarteren bigarren edizioak gazteria eta jazza bateratuko baititu Eugin proiektu horren bidez.

New Orleanseko musika estiloaren inguruko proiektu honen azken helburua da “second line” bat sortzea partaide guztiekin. Horretarako, musika eskolako haurrek melodiak entzunen dituzte eta jazzeko kulturaren ildo nagusien azterketa eginen dute.

Ondoren, Broken Brothers Bandeko profesionalen gidaritzapean, talde-inprobisazioari eta beste mekanismo batzuei ekinen diete, soinu ezberdinak erabiltzen eta egiten ikastearren, hala nola drumming, mardi gras indians, funk, gospel, jazz tradizional, Hip-Hop… Eugiko musika tradizionalarekin bat eginik denak ere.

Azken emanaldia Eugiko arma fabrikan egin aurretik, zenbait lantegi eta entsegu eginen dira. Saio hori “second line” bat izanen da, hots, nahi duten guztiak batzen joaten ahalko diren mugimenduzko emanaldia.

Broken Brothers Brass Band (Iruña)

Broken Brothers 2006an sortu zen eta taldearen musikak New Orleansko Brass Band garaikideen soinuak ditu oinarri. Funkaz, Gospelaz eta Jazz garaikidez blai daude musikari hauen interpretazio suharrak.

Agertoki, kale eta jazz jaialdi aunitzetan jo dute, hala nola Donostiako Jazzaldian, Getxokoan, Zaragozako Jazz al margen-en eta kaleko banden Amorebietako Haizetara Jaialdian, baina, orobat, herrietako jai eta ekitaldi askotan ere aritu dira jotzen.

EUGI