es | eu | en

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Erdi aroko mendebaldeko aurpegi juduak

XLV Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Astea. Estella-Lizarra. 2018ko uztailak 17/20

Egileak:

Hainbanten artean.


Erreseina:

Lizarrako Erdi Aroko Ikerlanen Nazioarteko Asteak lehenengo aldiz jorratzen ditu orain Mendebaldeko Erdi Aroko juduen komunitateak. Gai honi buruz egindako ikerketek Europa osoaren bizitza sozial, kultural, ekonomiko eta politikoarekin lotuta dagoen ekoizpen historiografiko zabala ekarri du. Komunitate horien profil anitzak, argiak eta itzalak -aurpegiak azken finean- edizio berri honen erdigunea dira, kultura juduaren historia abiapuntu hartuta, mendebaldeko mundu mediebaletan izan zuen eragin fisiko eta mentala, garaiko bizimoduetan izan zuen presentzia eta ekoiztu diren era guztietako irudiak, zeinak -modu batera edo bestera- ondare kultural kolektiboan geratu diren.
Sefardien erbestealdiari buruzko historiaren eta memoriaren jarduera honek saioei hasiera emango die. Saioak komunitate hauek integratzeko edo baztertzeko zuten moduei buruzkoak eta haien adierazpen material eta kulturalei buruzkoak izango dira. Iberiar penintsulatik mundu zentroeuropar-kontinentaleraino eta Mediterraneoraino, iturri berri eta galdetegien bidez hurbilketa berritzaileak proposatzen dira, besteak beste, juduen komunitateen memoriaren topografia, ikonografia, komunitateen errepresentazioak eta literaturan eta adierazpen kulturaletan izan duten isla.


PDF
 

Erdi aroko mendebaldeko aurpegi juduak