es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Entitateak eta artistak

Hauexek eska dezakete MEKNAren deklarazioa:

  • Helbide fiskala Nafarroan duten irabazi-asmorik gabeko entitateak.
  • Beste autonomia erkidego batzuetan eta atzerrian egoitza duten Nafarroako txokoak, zentroak eta etxeak, bai eta entitate horien federazioak ere.
  • Nafarroan ezarrita dauden unibertsitateak.
  • Eliza Katolikoa eta Espainiako Estatuarekin lankidetza-akordioak dituzten elizak, konfesioak eta komunitate erlijiosoak.
  • Helbide fiskala Nafarroan izan eta jarduera artistikoak gauzatu ohi dituzten pertsona fisikoak, baldin eta haien negozio zifraren zenbateko garbia 200.000 eurotik gorakoa izan ez bada aurreko urtean, foru legeak ezarritako beste baldintza batzuen artean. ley foral.

Urtean, eskabideak aurkezteko bi epe egonen dira, bata urriaren 1etik 31ra, eta bestea maiatzaren 1etik 31ra.

PROZEDURA

MEKNA interes sozialaren deklaraziorako proposamena.

Nafarroako Kulturaren Kontseiluak ekimena ebaluatu, eta Nafarroako Gobernuari proposatzen dio interes sozialaren deklarazioa eman edo ukatzeko.

  • Garrantzia eta oihartzun soziala.
  • Kultur ondare material nahiz ez-materialaren gaineko eragina; hizkuntza aniztasuna; arte sorkuntzaren sustapena; eta sortzaile berrientzako laguntza.
  • Hizkera berritzaileekiko lotura, prestakuntza artistiko eta kulturala, ikusleen partaidetza eta sorrera, arte eta zientzien zabalkundea, IKTen garapena eta kanpo sustapena.
  • Aurrekontuaren eta eraginaren arteko lotura.

Ebazpena

Nafarroako Gobernuak hiru hilabeteko epean ematen du ebazpena, eskabidea aurkezten denetik hasita.

Argitaratzea

MEKNA proiektu eta jarduera guztiak www.culturanavarra.es helbidean egonen dira ikusgai, kontsultatzeko eta ekarpenak jasotzeko.