Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El espíritu ilustrado en Navarra

Los marqueses de San Adrián y la Real Sociedad Tudelana de los Deseosos del Bien Público

Ilustrazioaren espiritua Nafarroan

Saila: Historia, 135. zk.

Egilea:

Pablo Guijarro Salvador


Erreseina:

1778an sortu zen Tuteran Nafarroako herriaren adiskideen elkarte bakarra: Ongizate Publikoaren Zaleen Tuterako Errege Elkartea, alegia. Elkarte horren sustatzaileak San Adriango markesak izan ziren. Adituen solasaldiak antolatzen zituzten beren jauregian, eta haietara Ilustrazioko ideia berrien eragina jaso zuen Tuterako noblezia joaten zen. Elkarte ekonomiko baten sorreraren bitartez, monarkiaren gobernuak babestutako programa erreformistan parte hartu nahi izan zuten.

Lan honetan, lehenik, Magallóndarren leinua aztertzen da. Familia horrek gora egin zuen nabarmen gizarte-mailan XVIII. mendeko bigarren erdian, eta horren erakusgarri da José Mª Magallón y Armendariz, Goyak margotutako San Adriango markes famatua. Parisen hezi, eta Santiagoko markesarekin ezkondu zen (titulu hori garai hartako garrantzitsuenetako bat zen); halaber, markesak Napoleonek inposatutako dinastia berria babestu zuten frantsestuen taldearekin bat egin zuen.

Bigarrenik, elkarte ekonomikoaren jarduerak eta haren solasaldi aitzindaria deskribatzen dira. Zeregin teorikoa eta intelektuala izan zuen: elkarteko kideek ongizate publikoari laguntzeko sortutako hitzaldiak irakurtzean zetzan. Berrogeiren bat tuterarrek, San Adriango markesa idazkari eta buru zutela, parte hartu zuten elkartearen bileretan eta proiektuetan. Elkarte horren lorpen nabarmenena Miserikordiaren Errege Etxea irekitzea izan zen. Erakunde horrek gaur egunera arte iraun du. 

El espíritu ilustrado en Navarra