Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

EKAINA. Futbola Nafarroan

2018ko ekaina

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, Nafarroako Futbol Federazioaren sorreraren 90. urteurrenarekin eta 2018ko Munduko Futbol Txapelketarekin bat, mikroerakusketa bat eskainiko dio ekainean zehar Nafarroako futbolaren historiari. Hainbat klubetako erregelamenduak eta talde nafar nagusietako batzuek jokatutako partidu eta ospatutako ekitaldietako argazkiak ikusi ahalko dira han.  

Sarrera librekoa eta doakoa da “Futbola Nafarroan”, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko beheko galerian egongo da ikusgai, ekainean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, asteko egun guztietan, asteburuak eta jaiegunak barne. 

EKAINA. Futbola Nafarroan