es | eu | en

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Egile nafarren euskal literaturaren antologia

Autores:

Asier Barandiaran Amarika (koordinatzailea/coordinador), Sho Hagio, Iratxe Esparza Martin, Javier Rojo Cobos.


Reseña:

Euskaraz egin den eta egiten ari den Nafarroako literaturak antologia bat behar zuen eta bilduma hau, lau ataletan banatua, eginbehar hori betetzera dator, euskal literaturaren sorreratik gaur arteko egile nafarren testu literario hautatu zebaitekin.

Euskara izan da Nafarroako berezko hizkuntzetako bat eta, duela zenbat mende, hizkuntza nagusia, Lingua Navarrorum izendatua izateraino (Antso VI.a Jakitunaren

hitzetan, XII. mendean). Horregatik ez da harritzekoa Nafarroa Behereko egile batek, Bernat Etxeparek, hasiera eman izana euskal literaturaren historiari, bere Linguae Vasconum Primitiae-rekin (1545). Antologia honetan, zilegi bekigu horrela esatea, Litterarum Navarrorum Primitiaeren berri ematea dugu helburu, literaturaren sorreratik hasita 1900 urtera arte, hasieran Erdi Arotik Errenazimentura ibilbide bat eginez eta, gero, Erromantizismoari arreta eskainiz. Antologia bat da eskuartean duzun lan hau eta egileak saiatu dira, testu egokiak hautatzeaz gain, egileen eta lanen inguruko zertzelada esanguratsuak ematen, gaur egungo irakurleak hobeki ulertu, ezagutu eta goza dezan egile nafarren ekarpena. Lan honek jarraipena izatea espero dugu beste hiru liburukirekin, 1900 urteaz geroztikako egileak eta testu antologikoak hiru ataletan banatuz, gaur egungo ekoizpena aztertzeraino.

Egile nafarren euskal literaturaren antologia