es | eu | en

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ediziorako laguntzak

Kultura Zuzendaritza Nagusiak ediziorako laguntzen bi deialdi egiten ditu urtean: bata, argitaletxe eta profesionalendako eta bestea, irabazi-asmorik gabeko entitateendako.

Ediziorako laguntzak argitaletxe eta profesionalendako

Argitaletxe eta profesionalendako deialdiaren helburua da eduki kulturala duten liburuen, argitaragabe eta orijinalen edo lehen itzulpenen edizioa bultzatzea, bai paperean bai euskarri elektronikoan, Foru Komunitateko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan.

Aurkeztutako liburuek genero hauetako batekoak izan beharko dute: eleberria, ipuinak, poesia, antzerkia, haur eta gazteentzako literatura, komikia, saiakera eta giza zientziak.

Profesionalek 863 motako JEZn –idazlearenean– alta emanik egon behar dute.

Argitaletxe eta profesionalendako azken deialdiaren oinarriak hemen ikus daitezke (deialdi itxia).

Ediziorako laguntzak irabazi-asmorik gabeko entitateentzat

Deialdiaren helburua da laguntza ematea irabazi-asmorik gabeko entitateei, liburuak, aldizkariak edo edizio diskografikoak argitaratu ditzaten, edukiak artearen, kulturaren edo zientziaren gainekoak izanik.

Entitatearen helburua, bere estatutuetan ezarria, kulturala izan behar da.

Irabazi-asmorik gabeko entitateendako azken deialdiaren oinarriak hemen ikus daitezke (deialdi itxia).

Eskaerak erregistro telematikoaren bidez aurkeztea

Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo NAN-PINa eduki beharko da.