Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

DNA 2021

DNA da programa artistiko bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatua, eta helburu du dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea.

2021eko edizio honetan, DNA Nafarroako Antzoki Sarearen espazioetara itzuli da, sorkuntza eta ikerkuntzako lau egonaldi artistiko eskaintzeko, lau astekoak. 

DNA 2020 egonaldietatik sortutako obrak estreinatu aurretik, berrikuntza gisa, ekoizpen egonaldi teknikoa bat eginen da, astebetekoa, aurreko DNA edizioaren obrak estreinatuko diren egoitza berean garatuko dena.

 Egonaldiak eta emanaldiak egiten diren herrietan, ekintzak eginen dira herritarrek dantza garaikidea hurbilagotik ezagutu dezaten haren fase guztietan, sorkuntzatik emanaldira. 

Atalak mugaz haraindiko dantza-proiektuaren barruan sortutako esperientziak ere partekatuko ditugu. Proiektu hori Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdearen proiektu komuna da, eta horri esker gure lurraldea zabaltzen da.

Gainera, edizio honetan, entitate eta ikastetxe batzuekin lankidetzan sortutako jarduera batzuk aurkezten ditugu, prestakuntzaren bidez Nafarroan dantza sustatzen baitute haiek ere.

Sorkuntza, ekoizpena eta emanaldia, publikoa eta lurraldea jorratuko dira 2021eko edizioan, dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak topaketarako eta hausnarketarako eragile gisa erabilita.

Webgunea: www.festivaldna.com/eu 

 

DNA 2021

Lotutako ekitaldiak

Dantza

Groove Itxaso Cano.

Groove Itxaso Cano

2021/04/16

Nafarroako Museoa
Esperimentazio Laborategiaren Erakustaldia ATALAK PROGRAMA

Dantza

RE-DES.

RE-DES

2021/04/16 - 2021/03/16

Tafalla Kulturgunea
Bizi garen zurrunbiloan, sare teknologiko ikusezin batek konektatzen gaitu pertsona eta leku ezezagunekin.

Dantza

Aitzindarrak- Xián Martínez eta Saioa Belarra.

Aitzindarrak- Xián Martínez eta Saioa Belarra

2021/04/30

Dantza garaikide hau abstraktutik aldentzen da, ikusleekin zuzenean lotzen da, eta, artearen bidez, gogoeta egiten du gaur egungo gai bizienetako bati buruz: munduak pertsonen arteko berdintasuna ulertzeko duen beharra.

Dantza

La memoria de la carne. Estitxu Arroyo.

La memoria de la carne. Estitxu Arroyo

2021/04/30

Juan Antonio Ducun auditorioa - Ribaforada
Formatu txikiko proposamena da; hizkuntza eszeniko berriak ditu adierazpide, eta memoria ardatz.

Dantza

Nikola & YOUth  Carmen Larraz & Wubkje Kuindersma.

Nikola & YOUth Carmen Larraz & Wubkje Kuindersma

2021/05/08 | 19.00etan

Baluarte
ATALAK SAREAK bi koreografia-piezaz osatutako programa aurkezten du: Nikola, Carmen Larraz eta YOUth, Wubkje Kuindersma.

Dantza

En tiempo - Inés Aubert.

En tiempo - Inés Aubert

2021/05/14 | 19.00etan

Antsoaingo Antzokia
Ikerketa- eta sorkuntza-proiektu honek zalantzan jartzen du bizitzako etapa desberdinen bizipenaren inguruko eraikuntza sozial hegemonikoa, gaitasun, muga, memoria eta desioen unibertsoari helduz. 

Dantza

Eva Guerreroren Egonaldia.

Eva Guerreroren Egonaldia

2021/06/14 - 2021/04/18

Los Llanos Kulturugunea
Esperimentazio Laborategia