Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

DNA 2020

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundeak antolatutako programa artistiko bat da DNA, eta dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea du helburu.

Azken edizioetan eboluzionatu ondoren, DNA erreferentziako marka da jada gure komunitatean. Dantzaren sektorean hautemandako beharrizanek, 2019ko DNA Sorkuntza justifikatu zutenek, bere horretan jarraitzen dute edizio honetan ere. Berriz ere, sorkuntza eta ikerketa egonaldien aldeko apustua eginen dugu sektorea kohesionatzen eta publikoei hurbiltzen jarraitzeko tresna gisa, lurralde errealitate komunen eta, aldi berean, anitzen barruan.

Era horretan, 2020ko DNAk, batetik, aukera emanen die dantzako profesionalei Nafarroako Antzokien Sareko hainbat espaziotan sorkuntza eta ikerketa egonaldiak egiteko. Horrez gain, bitartekaritza jarduerak eta gogoetarako topaketak ere eginen dira udalerri bakoitzeko publikoekin. Bestetik, 2019ko DNA egonaldietatik ateratako lanak erakutsiko dira, baita beste espazio eta eduki batzuen esparruan (hala nola Erriberriko Jaialdian edo Atalak 2.0 proiektuan) gauzatutako sortze esperientziak ere, hartara Kultura Zuzendaritzak antolatutako programen artean dauden sinergiak baliatuz.

DNA 2020