Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Cervantina

LA CAVA
Uztailaren 30ean, 22:30ean

Compañía Nacional de Teatro Clásico - Ron Lalá
Bertsioak eta jostetak Cervantesen testuen gainean
Zuzendaria: Yayo Cáceres

Cervantina birusaren agerraldi bat izan da jaialdi honetan. Sintomak badituzu (barre adimenduneko erasoa, buruargitasun ludikoa, ironia akutua eta askatasunaren defentsa), litekeena da kutsatuta egotea. Esan behar dizugu, tamalez, ez dagoela txertorik. Horrenbestez, jar zaitez eroso Cervantesen mundura bidaiatzeko. Cervantina gure letretako egile handienaren sormenezko unibertsora Ron Lalá taldeak egin duen hurbilketa berri bat da. Testu askotarikoak, bertsoak, bertsioak eta jostetak, literatura unibertsaleko jeinu eztabaidaezinetako baten inguruan. Pieza laburren festa bat, agertoki gainean biltzen ditu eleberri eredugarri eta interludio batzuen egokitzapen “ronlaleroak” eta bai hain ezagunak ez diren piezen zatiak ere, hala nola Persiles, La Galatea eta El Viaje del Parnaso. Abiapuntuak dira gure garaikide erradikalenaren funtsaren bilaketan. Omenaldia eta topaketa Kixoteren egilearen arte argi, ludiko, barre-egingarri eta sakonki humanoarekin. Besteak beste, lan hori berraurkitzea presakoa da. Cervantes onenaren ospakizuna, betierekoa eta hurbilekoa, Ron Lalá taldearen ezaugarri ezin nahasizkoaren zaporearekin. En un lugar del Quijote lanak nazioartean izan zuen arrakasta biribilaren ondotik, taldeak pauso bat gehiago eman du Cervantesen literatura mundua esploratzean, bere hizkuntza eszenikoaren tresnen bitartez: umorea, poesia, erritmo zoroa, zuzeneko musika… Elkarrizketa irekia eta konplexurik gabea, Miguel de Cervantesen barre zentzudun, sentibera eta sakonaz kutsatzeko ikus-entzuleak. Ron Lalá

 

Antzezleak:

Cañizares / Musikaria / Carrizales / Ijito zaharra / Eria / Idazkaria / Doktorea / Monipodio: Juan Cañas Leonora / Musikaria / Juan jauna / Eria / Doktorea / Rinconete: Miguel Magdalena Carducha / Cervantes / Musikaria / Aita / Jostuna / Langilea / Neskamea / Doktorea / Mandazaina / Maniferro / Cariharta: Álvaro Tato Preciosa / Musikaria / Loaysa / Ijitoa / Eria / Doktorea / Cortadillo: Daniel Rovalher Musa / Musikaria / Teknikaria / Neskamea / Korrejidorea / Eria / Doktorea / Sakristaua / Chiquiznaque / Repolido / Apolo: Íñigo Echevarría

 

Zuzendaria: Yayo Cáceres
Bertsioa: Ron Lalá

Literatura zuzendaritza: Álvaro Tato Musika zuzendaritza: Miguel Magdalena Jantziak: Tatiana de Sarabia Eszenografia eta atrezzoa: Carolina González Argiak: Miguel A. Camacho Soinua: Eduardo Gandulfo Zuzendaritza-laguntzailea eta ordezkapenak: Fran García Bertsioa, musika konposizioak eta moldaketak: Ron Lalá Eszenografia gauzatzea: Mambo Decorados eta Sfumato Pintura Escénica Atrezzoa egitea: Utilería y Atrezzo, S. L. Jantziak egitea: Maribel Rodríguez, María Calderón eta Artmakerstudio Argietako teknikaria: Javier Bernat Laguntzaile teknikoa eta kudeatzailetza: Aitor Presa Banaketa: Emilia Yagüe Producciones Ekoizpen exekutiboa: Martín Vaamonde Koprodukzioa: CNTC / Ron Lalá

 

Cervantina