Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Centrales hidroeléctricas en Navarra (1898-2018)

Zentral hidroelektrikoak Nafarroan (1898-2018)

Egileak:

Susana Herreros Lopetegui (Koord.), Pablo Guijarro Salvador, Francisco Galán Soraluce, José Javier López Rodríguez, Justo García Ortega, Rafael García Santos, Josean Garrués-Irurzun, Mar Rubio-Varas, Joseba de la Torre Campo, Javier Ilundáin Chamarro, M.ª Rosario Ruiz Rodríguez.


Erreseina:

Industriak paisaia aldatzeko ahalmen izugarria du, geldiezina bezain azkarra, eta oso zaila da XX. mendeko industrializazio-prozesuen eraginik jaso ez duten lekuak aurkitzea. Industria horiek zuten energia-eskariaren ondorioz, instalazio hidroelektriko ugari garatu ziren Nafarroako lurralde osoan. Argitalpen honek azpiegitura hidroelektrikoetan jarri nahi du azpimarra, Nafarroako industrializazio-prozesuaren adibide argia eta esanguratsua baitira. Energia garbia eta berriztagarria ekoizten zuten, eta seguruenik XX. mendearen lehen erdian gehien hedatu ziren industria-establezimenduak izanen dira, nahiz eta gaur egun desagertzeko zorian dauden. Presek, kanalek, karga-ganberek, burdin-hesiek, turbinek, sorgailuek eta abarrek osatzen dituzten industria-multzoetatik normalean makina-etxea baino ez zaigu ezaguna egiten.

Centrales hidroeléctricas en Navarra (1898-2018)