Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Cabanillas

MEMORIA FRESKURAN

-Proiektuaren aurkezpena parte-hartzaileei: uztailak 18, osteguna, 19:30ean.

-Tailerrak: uztailak 22 eta 23 / abuztuak 1 / abuztuak 5 eta 6.

-Azken ekitaldia: irailak 7, larunbata, 20:30ean. El Gallinero. Antzerki Independentearen Jaialdiarekin bat eginez.

Poesia eta ilustrazioa

Cabanillasek memoria berreskuratuko du poesiaren, ilustrazioaren eta fanzine baten bitartez

Landarte 2019 programak Cabanillasera eramango ditu Irati FG artista bisuala eta Nerea Aguado poeta, herri horretakoa, eta Cabanillasko bizilagunak gidatuko dituzte hango historiako pertsonei irudia eta ahotsa jartzeko. Haien bizitzak, lanak, artisau-lanak, emakumeak historian izan duen papera eta argazki zaharrak ikertuko dituzte, poema eta ilustrazio eran jartzearekin batera, eta azken ekitaldian bertako biztanleak protagonista izango dira, lankidetzako fanzine batean.

Jarduerarekin batera sormen poetikorako, ilustraziorako eta autoediziorako tailerrak egingo dira. Lan artistiko horren helburua da herriaren memoria berreskuratzea oinarrizko datu objektiboetatik eta biografikoetatik haratago. Mamira, haien aurreko pertsonen eguneroko bizimoduetara eta haien emozioetara itzuliko dira. Poemak, ilustrazioak eta lankidetzako fanzine bat sortuko dira, eta memoria horretara itzuli behar den guztietan erakutsi, errepresentatu eta berriro editatu ahal izango dira.

Proiektuak Cabanillasko memoriarekin eta identitatearekin elkartzen du kultura. Herriak argazki zaharren artxibo garrantzitsua du eta Judas, makila-dantza eta suak bezalako tradizioak, eta kultura aldetik oso aktiboa den biztanleria, elkarte ezberdinekin. Memoria freskuran izenburuak eta gaueko ordutegiak “freskura hartzeko” ohitura adierazi nahi dute, uda beroak izaten dituzten herrietan ohikoa, Cabanillasen bezala, eta, horrela, herrien memoria bizirik mantendu da partekaturiko elkarrizketen eta historien bitartez.

Parte-hartzaile bakoitzak obra poetikoa edo ikusmen-lana egitea hautatuko du. Denak fanzine edo autoeditatutako obra batean bilduko dira eta gauez egingo den azken ekitaldian aurkeztu. Ekitaldian, sortutako poemak deklamatzeaz gain, ikusmen-obrak erakutsiko dira herriko etxebizitza ezberdinetako balkoi eta fatxadetan, “El Gallinero. Antzerki Independentearen Jaialdiarekin” elkarlanean. Gainera, ekitaldian zehar, sortutako obrak jasotzen dituen fanzinea banatuko da.

Nerea Aguado eta Irati Fernández

Nerea Aguado poetak eta Irati Fernández ilustratzaileak poesiako jaialdi batean elkar ezagutu zuten 2017an, eta Emakume legendarioak proiektua abian jarri zuten 2018. urtearen hasiera aldera, Mendebalde Urruneko emakume legendarioak fanzinearekin; bertan, poesia, ilustrazioa eta emakume historikoen berreskuratzea nahastu zituzten. Emakume legendario horiek Zaragozako edo Bartzelonako Komikiaren areto ezberdinetara eta hainbat hiritako liburu-dendetara iritsi dira. Proiektuaren inguruan, elkarrizketak,  mahai-inguruak eta tailerrak egin dira emakumeen historia erakusteko beste modu batzuen inguruan. Aurreikusita duten hurrengo autoargitalpenean, emakume piratak emango dituzte ezagutzera, eta Ana Albares ilustratzailearen proiektuarekin elkartuko da.

ESTEKAK

https://www.instagram.com/mujereslegendarias/

https://www.facebook.com/mujereslegendarias/

Cabanillas