Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bideo-jokoak, teknologia eta animazioa

Dauden erlazioak aztertuko ditugu, eta hiru eremu horiek gero eta lotuago daudela ikusiko dugu. Era berean, kasu praktikoak ikusiko ditugu, hala nola Weird y Market edo Next Lab ekitaldiak, non sinergiek proiektu indartsuagoak eta sendoagoak sortzen dituzten. Sorkuntza digitalean gero eta departamentu estanko gutxiago daudela ulertzea aukera artistikoen eta irtenbide profesionalen eremu berri bat irekitzea da.

JOSÉ LUIS FARIAS

Paramotion Films ikus-entzunezko ekoiztetxeko CEO, 2003. urtetik aurrera animazio-zineman, ekitaldien antolaketan, postprodukzio digitalean eta ikus-entzunezko formazioan aritzen dena. Weird Market, Nazioarteko Animazio Merkatu, Bideojoko eta New Mediaren (Segovia, Espainia) sortzaile eta zuzendaria, 13. edizioa duena jada. Era berean, Animazio Iberoamerikarraren Quirino Sarien (2018-2020) sortzailea eta zuzendaria da. Eta Bridging the Gap – Animation Lab taldearen sortzaile eta zuzendarikidea (2015-2019). Berriki ekimen berri bat sortu du, artea eta teknologia animazio-industrian eta eduki digitaletan konektatzen dituena: next Lab.

Itzuli