Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bideo-jokoa Tabakaleran: Jolasean-dik T-Game-ra

Tabakalera kultura garaikidearen inguruan eztabaidatzeko, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko lekua da. Bideojokoak, egungo sorkuntzaren eta kulturaren esparruko elementu eztabaidaezina den aldetik, Tabakalera definitzen hasi zenetik izan du bere lekua. Jolasean (2010) abiapuntu hartuta eta T-Game eta Inmaterialera (2021) iritsita, ibilbide bat egin da, eta bertan bideojokoak jaso ditu erakundeak lantzen dituen elementu eta publiko guztiak.

Esan genezake Tabakalerak bideojokoaren inguruneari begirada poliedrikoa ematen diola, kontuan hartuta bai bere espazioan diren diren publikoak, bai bertan egoteko egon daitezkeen moduak eta erabilerak. Sorkuntzara, ikaskuntzara, esperimentaziora, ikerketara eta bideojokoekin gozatzera hurbiltzeko aukera ugari ditugu, eta horiek guztiak hainbat publiko eta kolektiboren parte-hartzeari esker egiten diren programetan eta proiektuetan islatzen dira.

ARANTZA MARISKAL BALERDI

Bibliotekari eta Dokumentazioko diplomaduna da (UB), eta Geografia eta Historiako ikasketak egin zituen EHUn. Kultur Baliabideen Kudeaketako (Deustuko Unibertsitatea) eta Dokumentazio Digitaleko (UOC) graduondokoa.

Xenpelar Dokumentazio Zentroa abiarazi eta zuzendu zuen (1990-2009), ondoren Tabakalerako taldean sartzeko. 2009tik 2020ra, Tabakalerak sortutako Ubik liburutegiaren arduraduna izan da.

Gaur egun, Medialab Tabakalera proiektuaren arduraduna da. Proiektu hori Ubik eta Hirikilabs (herritarren laborategia) fusionatzearen ondorioz sortu zen.

Egungo erantzukizunetik, proiektuak bultzatzen ditu herritarrak ahalduntzeko eta tokiko komunitateak eta sareak indartzeko, gizartea eraldatzeko funtsezko elementu gisa, ezagutza sortuz eta kultura eskuratuz.

Itzuli