Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Berdintasuna

Nafarroako Berdintasunerako Institutua da genero-politikak eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunerako politikak sustatzeko, koordinatzeko eta kudeatzeko eskuduntzak bere gain hartzen dituen organoa. Honako hauek dira dituen funtzioetako batzuk:

  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren gaian Nafarroako Gobernuak duen plangintza orokorra.
  • Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan inplikatuta dauden erakundeen arteko jarduerak koordinatzea.
  • Genero-indarkeriaren biktimei laguntzea eta haiek babestea.
  • Ekintza positiboko neurriak diseinatzea eta sustatzea.
  • Foru administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan genero-ikuspegia sartzea sustatzea.
  • Nafarroan emakumeek duten egoeraren bilakaerari buruzko azterketak eta ikerketak egitea.
  • Hiritarrak emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-egoeraz sentsibilizatzea.
  • Sexu arrazoiagatiko diskriminazioagatik egindako salaketak artatzea eta bideratzea eta haien ebazpenean laguntzea.
  • Erabakiak hartzean emakumeen parte-hartzea eta ordezkaritza sustatzea.

Berdintasuna