Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ayudas para proyectos de artes plásticas y visuales 2015

Catálogo de la exposición en el Centro de Arte Contemporáneo de Huarte/Uharte Arte Garaikideko Zentroa. 4 de marzo-26 de junio de 2016

Arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetarako laguntzak 2015

Egileak:

José Castiella, Álvaro Gil, Ignacio Navas, Miren Pastor y Óskar Ranz


Erreseina:

Katalogoak “Arte plastiko eta ikusizkoetako proiektuetako laguntzak 2015” deialdian hautatutako Nafarroako bost artisten lana jasotzen du. Deialdi hori Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak finantzatu zuen eta Huarteko Arte Garaikidearen Zentroan erakutsi zen 2016an. Honako artista eta artelan hauek hautatu ziren:

Atrocity Exhibition (Basakerien erakusketa). José Gastiellaren (Iruña, 1987) Basakerien erakusketa lanak iruditeria post-humanista batean nabigatzen du, izenburu bereko J. G. Ballard idazlearen eleberria erreferentziatzat hartuta. Artelanean, akriliko- eta olio-geruzek fluido piktorikoak moldatzen dituzte; fluido horiek, bestalde, izaki ankerrak eta barne-paisaietan zipriztindutako orbanak sortzen dituzte, unibertso distopiko bat esploratzeaz gain, non munstrokeriak ikusizko mikro-kontakizunak eraikitzen dituen, fikzio plastikoak balira bezala.

DIY / Máquina de punto cero (DIY / Zero puntuko makina) artelanarekin, Álvaro Gilek (Corella, 1986) zero puntuko makinen prototipoak, doako energia sortzen dutenak, proposatzen ditu, eta eskultura toroideen bidez adierazten ditu. Do it Yourself motako egokitzapenetan eta Youtubeko tutorialetan oinarrituz, eraikitze-prozesua egituratzen duten forma geometrikotan irudikatzen ditu sentsazioak, eskultura-artefaktuen funtzionaltasuna eta estetika alderatuz.

Ignacio Navasek (Tutera, 1989), bere Cosas que pasan junto al mar (Itsasotik hurbil gertatzen diren gauzak) lanean, itsasoa baliatzen du argazkigintza-klixe gisa, honako xede hauekin: egunerokotasunera hurbiltzean, kromatismoz tindatutako istorio hipotetikoak argitzera gonbidatzen duten uneen laburpena egitea; argazkia birdefinitzea, akats teknikoak esploratuz, iragazkiak eta film iraungia erabiliz edo haren propietateak manipulatuz, esperientziak komunikatzeko eta irudiaren narrazio-bide berriak aurkitzeko.

Oskar Ranzen (Iruña, 1974) God is beautiful and loves all that is beautiful (Jainkoa ederra da eta ederra den oro maite du) lana Persiako ehun-patroien diseinuaren tradiziotik abiatzen da; hala, serigrafiatutako altzairuaren gainean –Mendebaldeko identitateen ispilu gisa– edo uraren bidez –Ekialdeko edertasunaren iturri gisa– irudikapen bisualaren erreferentziak zalantzan jartzea du helburu. Swaroskiren kristalen bidez marraztuz edo erretxinazko diamanteen bidez kaligrafiatuz, I love modesty (Nik apaltasuna maite dut) lanak moda islamiarraren mendebalderatzea ekartzen digu gogora, xumetasunaren eta luxuaren dualtasun globalizatuaren kartografia egiteko.

Bidean artelanean, Miren Pastorrek (Iruña, 1985) nerabezarotik heldutasunera iragateko mendilerroetan gora egiten du, eta ingurunearen eraldaketa erregistratzen du, natura aldakorreko bidezidorrak zeharkatzeko, arrasto galkorrak balira bezala eboluzionatzen baitute, eta arrailak, basoak edo uraren marmarrak esploratzeko, giza sentimenduaren ehunetara hurbiltzen baitira. Horrela, bere begirada fotografikoak paisaiaren ziklo fisiologiko bat irudikatzen duen metamorfosia agerian jartzen du, gizakiaren geruzetan barneratzen den bitartean. 

Ayudas para proyectos de artes plásticas y visuales 2015