es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Auzokoak gara

Aurkezpena

“Auzokoak gara” Nafarroako Museoaren ekimen berria da,eta auzotarren eta Museoaren arteko parte hartze zuzena bultzatu nahi du. Horretarako, ekintza berriak garatu nahi ditu: Museoa, espazioa, eta Museoa, ondare kulturala,  hurbilago senti dezagun;  elkarrizketa sortzea, topagunea bihurtzea, eta, aldi berean,iniziatiba eta jarduera berriei laguntza ematea izango du jomuga. Bide batez ,ekarpen baliotsua eman gizarteari inguru hurbiletik hasita: Alde Zaharra, alegia. 

Hurbilketa- kanpaina honek bi helburu ditu:

 Lehenegoa, berdintasuna, aniztasuna, askatasuna,sormena, giza-justizia,barnehartzea (inklusioa), parte-hartzea eta demokrazia baloreetan oinarritutako bizitza-ereduak bultzatu, hau da, sentitu eta pentsatu bizikidetzarako baloreetan.

Bigarrena, pertsonei  baliabideak eman beraien dimensio sortzaile eta berritzaileak  gara dezaten, eta, horrela, aurre egin gizarte garaikideen erronkei. Kultur-politika berrien aburua hau da: komunitatearen garapena gauzatu hurbiltasunetik eta parte-hartzetik abiatuta.


Nafarroako Museoa. Topagunerako esparrua. elkarrizketa eta elkarlanerako eremu berria.

Lehenengo fase batean, Alde Zaharreko ehun-asoziatiboan, gizartearen sektore desberdinetako aukeraketa adierazgarria egiten da: Aldezaharra, Aldezaharrean Bizi, IPES elkartea, SOS Arrazismoa, Gizarte-ekintzailetza: Paris 365 + Garabato, Alde Zaharreko Giza Zerbitzuko unitatea, Sasoia (Erretiratuen Elkartea), Ikaskide (Proiektu giza- hezitzailea), Tomas Deuna Ikastetxea, Frantzisko Deuna IP, La Majarí eta Plazara. Elkarte horiek guztiak hasi dira  Nafarroako Museoarekin Elkarlana garatzen.

Orain arte, zortzi dira artelan bat aukeratu duten elkarteak; aukeratutako lanarekin irudikatuak sentitzen dira, eta bideo baten bitartez beren baloreei ahotsa emango diote edota aukeratua izanaren zergatia. Bideo hori ikusi ahal izango du Nafarroako Museoko edozein bisitariak, aukeratutako obraren ondoan kokatutako  QR kode baten bidez; aldi berean, argitaratuko da hilaren hamabostaldiro web gune honetan, eta partekatuko da kanpainaren sare-sozialetan.

Nafarroako Museoak “Auzokoak gara” kanpainaren bitartez lankidetzarako lan berriak garatzen ari da;  egutegian finkatzeko eta denboran iraun dezan jaiotzen da.

Lan guzti honen adierazgarriak dira: Alde Zahar egunean eta San Fermin Txikito egunean, Auzoenearen eskutik, egindako bisita gidatuak; elkartekide eta auzokideek entzierroa ikusteko parada; eta , azkenik, 54 neska-mutilek izan dako aukera “mosaikoek jada ez dute sekreturik” jardueran Paris 365 eta Garabatoren eskutik.

Nafarroako Museoak lanean darrai “Auzokoak gara” kanpainarekin elkarlana, partehartzea eta elkarrizketa  gizartean artearen bitartez bilaka daitezen.

Lagundu eta ideien ekarpenak egin itzazu museodenavarra@navarra.es

Auzokoak gara