es | eu

Nafarroako Gobernua Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea

Aurkezpena

Nafarroako Gobernuak programa artistikoak diseinatuz eta gauzatuz sustatzen du kultura-ekintza. Programa horien helburua da herritarrei era askotako eta kalitateko jarduera artistikoak eskaintzea, foru-lurralde osoan, eta bertako eta kanpoko sortzaileen lana baloratzea.

Kultura-ekintzak gauzatzeko agente askoren babesa eta partaidetza behar da. Izan ere, artea eta kultura zabaltzeko ezinbestekoak dira tokiko erakundeak, erakunde artistiko eta kulturalak, sortzaileak eta ikusleak.

Kultura-ekintzak oinarrizko hiru euskarri ditu:

  • Berezko programa artistikoak edo beste erakunde batzuekin elkarlanean antolatutakoak
  • Laguntza-deialdiak
  • Lankidetza-hitzarmen edo -akordioak erakunde artistiko eta/edo kulturalekin