es | eu

Nafarroako Gobernua Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea

Aurkezpena

Liburutegi Zerbitzuaren zereginak irailaren 10eko 199/2015 Foru Dekretuan daude jasota; Dekretu horretan Kultura, Kirol eta Gazteria Sailaren egitura organikoa dago ezarria.

Hauek dira Liburutegi Zerbitzuaren zereginak: euskarri-zerbitzuak garatzea eta kudeatzea, liburutegi-hedakuntzako programak sustatzea eta babestea, liburutegien eta liburutegi-zerbitzuen sorkuntza eta hobekuntza sustatzea eta bultzatzea, bibliografia-funtsak gehitzea eta liburutegietan teknologia berriak sartzea, besteak beste. Horrez gain, arduratzen da Nafarroako Irakurketa Publikoaren Mapa sortzeaz (Kultura zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 526/2009 Ebazpenaren bitartez onartu zen; NAO, 105 zk., 2009ko abuztuak 26), Zerbitzuen Zerrenda egiteaz (Kultura zuzendari nagusiaren uztailaren 2ko 525/2009 Ebazpenaren bitartez onartu zen; NAO, 105 zk., 2009ko abuztuak 26) eta Nafarroako Liburutegi Publikoen Sistemako Arautegiak idazteaz.

Bilaketa aurreratua