es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

AURIZBERRI

PANORAMAK 18

Uztailaren: 11-13 / 18-20 / 25-27.

Performancea, poesia eta irakurketa.

Panoramak 18; literaturan barrena murgiltzeko proiektua Aurizberrin

2018ko Landartek, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren arte eta landatartasun programaren bigarren edizioak, literaturan barrena murgiltzeko esperientzia sustatu du Aurizberrin. Leire Urbeltz artistak gidaturik, herriko liburutegiak ekialdeko kulturara irekiko den leihoa zabalduko du hango egile gailenetako batzuen testuetan barrena. Esperientzia poesiaren, irakurketaren eta antzezpenaren bitartez burutuko da.

2018ko Landartek Aurizberrira ekarriko du Panoramak programaren lehen edizioa. Literaturan murgiltzeko esperientzien proiektu bat izanen da eta herriko liburutegian eginen da. Leire Urbeltz artistak gidaturik, herritarrek programa bat prestatuko dute. Haren xedea izanen da beste kultura batzuetara irekita dagoen gunea sortzea, ahozko narrazioarekin eta arte instalazioarekin.

Panoramak programaren lehen edizio honetan, ekialdeko filosofian jarriko da arreta. Erreferente izanen dira kultura-agerbide hori, Los Silosko Ipuinen Nazioarteko Jaialdia (Kanariar uharteak) eta Meow Wolf enpresak Mexiko Berrian gauzatzen dituen murgilaldi koloretsu eta sorginduak.

Leire Urbeltzen proposamena da Shim Chong-en “Alaba onaren kontakizuna” hartzea abiapuntu. Hasierako egunetan, artistak eta gainerako partaideek elezahar hori kontzeptualizatu eta irudikatzen jardunen dute eta kontakizuna herrian txertatzeko modua landuko dute.

Ondoren, lana bi zatitan banatuko da. Batetik, istorioaren dramatizazioa landuko da, eszenaz eszena eta instalazioak sortzeko material birziklatua bilduko da. Bestetik, lantegien hasierako egunetan lorturiko emaitzak aztertuko dira, zurezko zenbait egituraren abiaburu izan daitezen. Azken astean, paperezko esku-argien lantegia eginen da eta azken ekitaldirako eszenografia prestatuko da.

Leire Urbeltz

Arte Ederretako lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Graduondokoa Sormenezko Ilustrazioan eta Ikusizko Komunikazio Tekniketan, Eina eskolan (Bartzelona); Masterra Haurrendako Album Ilustratuan, “I con I” eskolan, Casa del Lector-Matadero Madrid; eta Masterra Ikerketan eta Arte Sorkuntzan EHUn.

Banakako erakusketa hauek egin ditu: Sixties Women Magical Mystery Tour, El Paso-ko The Urban Offices-en (Texas), I am Temporary Here, Iruñeko Ziudadelan; No me sé en sí/ Ez naizen hortan Iruñeko Canvas galerian (2013) eta Plants that are not Green Bilbaoarte Fundazioan. Egonaldiak egin ditu Pekinen (Txina) eta Ciudad Juarez-en (Mexiko). Hainbat talde erakusketatan ere hartu du parte eta ilustratzaile aritu da zenbait liburutan. Urbeltzek lan artistikoa eta hezkuntza artistikoa uztartu ditu. Azken urte honetan Mexiko eta Austin (Texas) artean ibili da, mugaz bi aldeetako artistekin elkarlanean.

http://culturanavarra.es/es/leire-urbeltz

AURIZBERRI