es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Arte oro garaikidea da

Aurkezpena

Arte oro garaikidea da Nafarroako Museoaren apustu bat da, bisitariek eta ikusleek arteaz gozatzeko eskatzen duten era berrira eta egungo garaietara egokitzeko xedea duena. Arte oro garaikidea da proiektu integrala da, era berean eragiten diena Museoaren instalazioei eta bertako erakusketa iraunkorrari. Proiektuaren bidez XXI. menderako jauzia egin nahi da, bereziki nabarmenduta arte garaikidea.

Nafarroako Museoak azken hogeita hamar urteetan egin duen berritze handiena dakar proiektuak, hain zuzen. Irudi- eta diskurtso-aldaketa da, eta bertan egoitza agerikoago egingo da, bisitatu daitekeen biltegi bat antolatuko da eta piezak denbora-lerro bakar batean erakusteari utziko zaio. Aurrerantzean, garrantzitsua ez da izango lanak sortu zireneko datak, ez eta haiek sortu zituztenak bizi izan ziren garaiak; baizik eta funtsezkoa izango da lanek eta artistek gizateriarako giltzarriak diren gai desberdinak nola interpretatzen dituzten erakustea.

Diskurtso hori batez ere Nafarroako Museoko 3. eta 4. solairuetan ardazten da, han gertatu baita “iraultza” handiena. Dena den, Museoko beste areto batzuetan ere nabarituko da, kultura-bizikidetzen bidez. Bizikidetza haietan ibiltzen direnei garai desberdinetako lanak gozatu eta elkarren ondoan ikusteko aukera emango diete, bestela eginda ezinezkoa bailitzateke.

Hilabete batzuk lanean eman ondoren, “Arte guztia da Garaikidea” proiektua ofizialki aurkeztu zen 2019ko urtarrilaren 31n. Otsailaren 1ean inaugurazio berezia egin zen eta bertan idazle eta poeta Francisca Aguirre egon zen, 2018ko Letren Sari Nazionala jaso zuena eta Lorenzo Aguirreren alaba dena; azken artista horren “Zirkuko artistak” izeneko obra berritu den Museoko paretetan dago ikusgai. 

Espazio horren bidez erakutsi nahi dira Nafarroako Museoaren eraldaketan egin diren jarduketa garrantzitsuenak, bai eta “Arte guztia da Garaikidea” proiektuaren gainean informazio interesgarria eman ere. 

Arte oro garaikidea da