es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ARTE ARTEAN

Tokia: Leireko Monasterioa.
Eguna: Irailaren 17a, larunbata, 19,45ean. 

Esperimentazio saioa, ikusizko eta entzunezko arteen arteko elkarreraginaren gainean. Ikusizko obra bat eskainiko da (zuzenean proiektatuta) une bakoitzean organistak jotzen duen musikarekin lotura zuzena duelarik. 

Interpreteak: Benoît Mernier (Organista eta konpositorea. Belgikako Namur hiriko Goi Mailako Musika eta Pedagogia Institutuko organo irakaslea). Teresa Hernández (Musikaria, ikusizko artista).

Egitaraua

Olivier Messiaen (1908-1992)
Les Mains de l’Abîme (1951ko Livre d’Orgue liburukoa)

Benoît Mernier (1964)
Improvisación

Johann-Sebastian Bach (1685-1750)
Pièce d’Orgue in G, BWV 572
(Très vitement / Gravement / Lentement)

Nicolas de Grigny (1672-1703) - Benoît Mernier (1964) [estreinaldia Espainian]
Pange lingua (1701-2013)

Prélude (BM) / Pange lingua [Plein-jeu] (NdG) / Nobis datus (BM) /
In supremae nocte coena [Fugue à 5] (NdG) / Verbum caro (BM) /
Tantum ergo [Récit] (NdG) / Genitori Genitoque / Amen (BM)

Jehan Alain (1911-1940)
Choral dorien, AWV 75 (1935)

Charles Marie Widor (1844-1937)
Allegro, VIème Symphonie, op. 42 (1878)


Benoît Mernier

Belgikan sortu zen, 1964an. Organoa ikasi zuen Firmin Decerf, Jean Ferrard, Bernard Foccroulle eta Jean Boyerrekin. Eskuarki bakarlari kontzertuak ematen ditu Europako hainbat herrialdetan, Japonian, Mexikon eta Kanadan. Bere diskoetako batek Grand Prix de l’Académie du disque Charles Cros saria eskuratu zuen.

Musikagilea ere bada. Bere lanak Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako talde eta orkestra ugarik jo izan dituzte. Nazioarteko sariak eskuratu ditu, eta bere lanak grabazio diskografikoetan bildu dira. 

Sablongo Notre-Dame elizako organista da (Brusela), eta Belgikako Beaux-Arts de l’Académie Royaleko eskolako kidea.

Organo eta inprobisazioko irakaslea da Namurko Institut Supérieur de Musique et de Pédagogie (IMEP) institutuan. «Orgue Estudio» egitura pedagogiko berriaren buru izan da. Hain zuzen, egitura pedagogiko horren asmoa da egungo errealitateak eta organoaren etorkizun profesionaleko erronkak lotzea. 

Argibide gehiagotarako: www.compositeurs.be


Teresa Hernández 

Burgosko, Salamancako, Iruñeko eta Bruselako kontserbatorioetan eta Errioxako Unibertsitatean ikasi du, eta haietan Biolineko eta Organoko Erdi Mailako tituluak, Biolinaren Pedagogiako Goi Mailako Titulua, Musikaren Historiako eta Zientzietako Lizentzia eta Biolin Barrokoko Bachelor of Arts eskuratu ditu. Organoko goi mailako gradua hasi zuen Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan, Raúl del Tororekin, eta egun Benoît Mernier eta Cindy Castilloren organo eta inprobisazioko eskolan ari da jarraitzen (OrgueStudio, IMEP, Belgika). Arte plastikorako interesak Arte Batxilergoa egitera eraman du eta bai Arte Ederretako ikasketak eta Grabatze eta Estanpatze Tekniketakoak hastera ere, Salamancako Unibertsitatean eta Iruñeko Arte Eskolan. Burgosko Orkestra Sinfonikoko kidea da, organista Bruselako Paroisse Notre Dame Immamculée komunitate gaztelaniadunean, Blackbinder sistemako (musika edizio digitala, NewMusicNow enpresa) kolaboratzailea eta aholkulari musikologikoa, eta Bruselako SIC elkartearen (Sauvegarde des instruments à Clavier) liburutegiko laguntzailea.

Bilatzailea