Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ARTAXOA

HARRIEN OIHARTZUNA

Udako Tailerrak.

Irailaren 1ean eta 2an.

Arte eszenikoak eta musikala.

Artaxoak denboran barrena bidaiatuko du 2018ko Landarterekin

Artaxoako herritarrek eta Olatz Beobide artistak herriko ondare arkeologikoari eta herriko historiari buruzko obra musikal bat sortu eta eszenaratuko dute Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren Landarte arte eta landatartasun programaren barnean.

Artaxoak bat egin du Nafarroako Gobernuaren Landarte Nafarroako arte eta landatartasun programarekin eta arte eszeniko eta musikaletako proiektu bat burutuko du. Olatz Beobide artistarekin batera, herritarrek arkeologo batzuen istorioa antzeztuko dute; arkeologo horiek, harresian induskatzen ari direlarik, maskara bat aurkituko dute eta denboran barrena atzera joan ahalko dira hari esker. Bidaia horretan zenbait leku ezagutzeko eta hainbat gai jorratzeko aukera izanen dute.

Olatz Beobide artista obran parte hartzen dutenekin batera biziko da eta gidoia osatzen eta eszenaratzea prestatzen lagunduko die.

Landarte elkarlanean arituko da kultura, identitatea eta Artaxoako ondarea uztartu asmo dituen proiektu eszeniko-musikal honetan. Artaxoan Brontze Aroko herrixka baten hondarrak eta “Portillo de Eneritz” zein “Mina de Farangortea” trikuharriak daude, kultura megalitikoak Nafarroan dituen agerbide nagusietako bi, historiaurrean barrena bidaiatzeko aukera bikaina eskaintzen duten tokiak denak ere, baita Erdi Aroko harresia ere. Eta halakoxea da orain Landartek sustatu nahi duena: denboran atzera joateko bidaia.

Olatz Beobide

Olatz Beobide (Donostia, 1964) aktore eta zuzendariak hainbat arlotan egin du lan, hala nola zineman, telebistan eta antzerkian. Zinemagintzaren arloan, hainbat filmetan aritu da aktore (zerrendakoa, bigarren mailakoa eta protagonista) bai film luzeetan, hala nola Todos estamos invitados (Manuel Gutiérrez Aragón, 2006) eta Hotel Tívoli (Antón Reixa, 2005), bai film laburretan, hala nola Rutina (Cristina Gómez-Peña, 2012), Maritxu (Kepa Errazti, 2011) eta Mystical (Ángel Alonso, 2006). Telebistan ere ibilbide luzea eginikoa da, esaterako Goenkale edo Aitaren Etxea telesail nabarmenetan.

ARTAXOA