Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Argibide orokorrak

ZINEMA EKOIZPENETAN ETA IKUS-ENTZUNEZKOETAN EGINDAKO INBERTSIOENGATIKO KENKARIA Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legeak arautzen du Nafarroan. Film luzeen eta ikus-entzunezko sailen (fikziozkoak, animaziozkoak zein dokumentalak) ekoizpenetan inbertitzeko kreditu fiskala da (Nafarroako Sozietateen gaineko Zergari buruzko 26/2016 Foru Legea, 65. artikulua).

Hartzaileak:

  • Film luzeen eta ikus-entzunezko sailen (fikziozkoak, animaziozkoak zein dokumentalak) ekoizpen espainiarretan bakarka edo koprodukzioan parte hartzen duten ekoiztetxeak (65.1 artikulua).
  • Espainiako zein nazioarteko film luzeen edo ikus-entzunezko lanen ekoizpenaren exekuzioaz arduratzen diren ekoiztetxeak (65.2 artikulua).
  • Sozietateen gaineko Zergaren edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunak, film luzeen eta ikus-entzunezko sailen (fikziozkoak, animaziozkoak zein dokumentalak) ekoizpen espainiarren finantzaketan parte hartzen dutenak (65 bis artikulua).

65.1 artikulua

  • Aplikazio eremuak: Filmen eta telesailen ekoizpen espainiarretan (fikziozkoak, animaziozkoak zein dokumentalak) egindako inbertsioak.
  • Kreditu fiskal orokorraren ehunekoa: Gatu kengarrien % 35.
  • Kreditu fiskal bereziaren ehunekoa: Gastu kengarrien % 40 (kenkariaren oinarriaren lehen milioiari dagokionez), honako kasu hauetan:
    • Jatorrizko bertsio bakarra euskarazkoa duten ekoizpenak.
    • Emakumezko zuzendariek baizik eginak ez diren ekoizpenak.
    • Dokumentalen ekoizpenak.
    • Animaziozkoen ekoizpenak.
      • Film luzerik edo ikus-entzunezko sailik (fikziozkoak, animaziozkoak zein dokumentalak) zuzendu (bakarrik edo beste batzuekin) ez duen pertsona baten zuzendaritzapeko ekoizpenak.
  • Kenkariaren oinarria: Ekoizpen kostuak; publizitate- eta sustapen-gastuak, egokitzapen-gastuak eta kopienak.
  • Baldintzak eta mugak
    • Gastuen % 40 baino gehiago Nafarroan egitea.  
    • Kenkariaren gehieneko zenbatekoa: 5 milioi euro. 
    • Ekoizpena espainiarra eta kulturala dela egiaztatzeko ziurtagiria, ICAAk emana.
    • Aurretiko txostena eta ondorengo baliozkotzea, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak eginak.

65.2 artikulua

  • Aplikazio eremuak: Espainiako zein nazioarteko film luzeen edo ikus-entzunezko lanen ekoizpenetarako zerbitzuak.
  • Kreditu fiskalaren ehunekoa: Gastuen % 35 Nafarroan egitea.
  • Kenkariaren oinarria: Nafarroan egin eta ekoizpenarekin zuzeneko lotura duten honako gastuak:
    • Sormenaren arloko langileen gastuak, baldin eta egoitza fiskala Espainian edo Europako Esparru Ekonomikoko estaturen batean badute, pertsonako 50.000 euroko mugarekin.
    • Ekoizpenerako beharrezkoak diren honako hauen gastuak: industria teknikoak eta bestelako hornitzaileak, garraioa, ostatua eta mantenua.
  • Baldintzak eta mugak
    • Gutxienez astebeteko filmatzea Nafarroako barnealde edo kanpoaldeetan.
    • Kenkariaren oinarria ekoizpen guztiaren kostuaren ehuneko 80 izanen da gehienez ere.
    • Kenkariaren gehieneko zenbatekoa: 5 milioi euro. 
    • 5 milioi euro. 
    • Kenkaria ez da aplikatuko, zerbitzuak hartzen dituen ekoizleak artikulu honetako 65.1 artikuluan ezarritako kenkaria aplikatzen duenean.

65 bis artikulua.

  • Aplikazio eremuak: Film luzeen eta ikus-entzunezko sailen (fikziozkoak, animaziozkoak zein dokumentalak) ekoizpen espainiarren finantzaketan parte hartzen duten zergadunak, baldin eta produkzio horien egileak 65.1 artikuluan ezarritako kenkarirako eskubidea sortzeko baldintzak betetzen dituzten zergadunak badira.
  • Kenkaria: Ordaindutakoa bider 1,25 eragiketaren emaitza, gehienez, kuotari dagokionez.
  • Baldintzak eta mugak
    • Ez da aplikatuko baldin eta zergadunak ekoiztetxearekin loturaren bat badu. 
    • Finantzaketa-kontratu bat sinatzea ekoiztetxearen eta ekoizpenaren finantzaketan parte hartzen duen zergadunaren artean, kenkaria sortzen den zergaldia amaitu baino lehenago.
    • Zergadunek ezin izanen dute jabetza intelektualeko eskubiderik edo bestelako eskubiderik eskuratu ekoizpenaren emaitzei dagokienez.
    • Ekoiztetxeak ez du eskubiderik izanen 65.1 artikuluan ezarritako kenkariak aplikatzeko.