Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Argazkilaritza-aretoa (4.2)

Lydia Anoz. Urrezko urteak 1947-1956

Nafarroako Museoko (oraintxe berritua) 4.2 aretoak Lydia Anozen aldi baterako fotografia-erakusketa bat hartuko du 2019ko urtarrilaren 31tik aurrera.

Celia Martín Larumbe da erakusketaren komisarioa eta  Lydia Anoz. Urrezko urteak 1947-1956 du izenburu erakusketak; artistaren lehen garai profesionaleko argazkien lagin bat biltzen da, bere senarra Pedro M. Irurzunen eskutik argazkigintzaren munduan sartu zen garaikoa. Urte haietan, konposizio artistikoetan espezializatu zen, eta, horri esker, Espainia mailan zein nazioartean nabarmendu zen; atzerrian ere egin zituen erakusketak. Bere senarra eritu eta, gero, hil zenean, Anozek utzi egin zuen argazkigintza, baina, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, berriz ere ekin zion, beste oinarri estetiko, plastiko, tekniko eta tematikoetatik abiatuta.

Erakusketa hau Lydia Anozen familiari esker egin ahal izan da, 2018an donazio bat egin baitzion Nafarroako Museoari, eta urriaren 13 arte egonen da irekia. 27 argazki ditu; horietako 24 Lydia Anozenak dira eta, beste hirurak, haren senarra Pedro M. Irurzunenak. Gainera, bestelako material batzuk ere erakusgai daude, hala nola artistaren idatzoharrak, positibo baten atzealdea (non ikusten baitira argazki horrek zein fotografia-erakusketatan parte hartu zuen erakusten duten zigiluak) eta garai horretako zenbait argitalpen.

Nafarroako Museoak hogei orrialdeko argitalpen bat editatu du eta honako hauek bildu ditu: komisarioaren testu bat, erakutsitako lanen zerrenda, Lydia Anozen fotografia-erakusketen zerrenda eta hamaika argazki. Argitalpen hori doakoa da eta Nafarroako Museoan eskuratzen ahal da.


[descarga PDF]