Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

SET948 kultur eta kirol edukien emisioek Gabonen ostean ere jarraituko dute programazioaren bosgarren astean

2021/01/11

Astelehenetik urtarrilaren 17ra, Ciencia en el bar zientzia-piezak, La maleta de Alicia dokumentala, Bi anai filma, Sala de espera antzerki lana, Erkuden Almagro kirolariari buruzko erreportaia eta Lemon y tal kontzertua eskainiko dira. Gainera, WP Navarra - Atletic Barceloneta waterpolo partiduaren emanaldia izango da. Aste honetako saioak Navarra Televisión, TeleRibera, Iruindarra Telebista, Hamaika Tb, Xaloa eta Zona Media TV kateek eskainiko dituzte.

SET948, Nafarroako Gobernuak sustatutako ikus-entzunezko edukien sortzaileak, kultur eta kirol diziplinak biltzen ditu aste honetan. Astelehenean hasiko da "Ciencia en el bar" saioko hainbat pieza laburrekin, non kontzeptu zientifikoak modu errazean azaltzen diren. Joaquin Sevilla,  Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknologia Elektronikoko irakasle titularra, eta Javier Armentia, Iruñeko Planetarioko koordinatzailea aurkeztu dituzte. Zientzia saio hauek astelehenero emango dira Navarra TV, Iruindarra Telebista, TeleRibera eta Zona Media Tv kateetan.

Ostegunean, hilak 14, Nafarroako artista plastiko eta bisualei buruzko dokumentalek jarraituko dute, kasu honetan La maleta de Alicia, Iñaki Alforjak Alicia Otaeguiri buruz egindako 20 minutuko dokumentalarekin. Dokumentala Navarra Televisión katean ikusi ahal izango da 16:40an eta 21:40an, TeleRiberan 21:40an, Iruindarra Telebistan 16:00etan eta 21:00etan, Zona Media TVn 14:30ean eta 21:30ean eta Hamaika TBn 15:00etan.

Ostiralean, hilaren 15ean, Bi anai, Imanol Rayo-ren opera prima ikus ahal izango dugu. Ainhoa Fernandez de Arroyaberen aurkezpen bat izango du, eta ondoren solasaldia izango da zuzendariarekin eta protagonistetako batekin, Oihan Lopetegi aktorearekin. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta dago filma, eta umezurtz geratu ondoren anai txikiak bere anaia zaharrena zaindu behar duen bi anaiaren istorioa kontatzen du. Filma eta solasaldia euskaraz emango dira eta 22:00etatik aurrera ikusi ahal izango da Navarra Televisión bigarren katean, Iruindarra Telebista, Hamaika Tb, Xaloa eta Zona media TV kateetan.

Nafarroako emakume kirolariei buruzko erreportajeek ere jarraituko dute larunbatean, hilak 16. Larunbat honetan, Erkuden Almagro "Mujeres en bici" eta Bizikume klubaren sortzailea ezagutuko dugu erreportaian. 12:00etan izango da ikusgai Navarra TV, Iruindarra Tb, TeleRibera, Hamaika Tb eta Zona Media TV telebistetan.

Horrez gain, larunbat honetan WP Navarra - Atletic Barceloneta waterpolo partidua izango da ikusgai. Waterpolo Navarrak Ohorezko Mailako Ligako talde indartsuenetako bat hartuko du Amayako igerilekuan, azken ligako irabazle titulua duena. 19: 30etik aurrera izango da ikusgai, Navarra Televisión katean.

Antzerki-lanak larunbat gaueko ordutegira itzuliko dira, Tdiferencia konpainiarekin Sala de espera antzezlanarekin. Antzezlan hau konplexurik gabeko komedia bat da, hiru emakume protagonista dituena eta itxarongela bat agertoki gisa. Hiru emakume, behar dutena kanpotik noiz etorriko zain. Baina itxaroten, itxarotea nahikoa dela ikusiko dute. Larunbatean, urtarrilaren 16an, ikusi ahal izango da, 22:00etatik aurrera, Navarra Televisión-eko lehen katean, Iruindarra Telebistan, TeleRiberan eta Zona Media TVn. Antzezlanaren emanaldiaren aurretik, Ribaforada Kultur Etxean,  antzezleekin eta talde teknikoarekin   eszenatokiaren atzean grabatutako erreportaia ere ikusiko da.

Eta igandean, hilak 17, 23: 00etan, Navarra Televisión, TeleRibera, Iruindarra Telebista, Hamaika Tb, Zona Media TV eta Xaloa telebistek Lemon y tal taldeak Baluarten egin zuen kontzertua eskainiko dute joan den ekainean, Zero Musik Festibalaren baitan.

SET948 kultur eta kirol edukien emisioek Gabonen ostean ere jarraituko dute programazioaren bosgarren astean
Programazioa

Zerrendara itzuli