Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Sarrera libreko egunak eta Oteizak operaren aurkezpena Jorge Oteizaren urteurrenean

2017/10/20

Oteiza Museoak, Jorge Oteizaren (1908ko urriaren 21a – 2003ko apirilaren 9a) jaiotzaren 109. urteurrena ospatzeko, sarrera libreko bi egun, Museorako ikustaldi gidatua eta Ensemble E 7.2.ren proiektu Oteizak operaren musika-emanaldia eskainiko ditu.

Sarrera libreko egunak urriaren 21a eta 22a izango dira, Museoaren ohiko ordutegian.  Larunbatean, hilak 21, eguerdiko 12,30etan Museorako ikustaldi gidatua izango da, eta 
hilaren 22ko jardunaldiak, eguerdiko ordu batean, Oteizak operaren performance aurkezpena hartuko du. Ensemble E7.2.k garatutako proiektua da, eta umotze fasean dago une honetan. Beraz, proiektuaren aurrerapena izango da, Juan Jose Eslabak konposatutako operako musika bidezko esku-hartze batez zertua. Emanaldia datorren urtean opera osoaren estreinaldia hartuko duen After Cage jaialdiaren egitarauaren parte da.

Larunbatean, hilak 21, eguerdiko 12,30etan Museorako ikustaldi gidatua izango da Aitziber Urtasunen eskutik. Horretan zehar, Oteizaren obra eta pentsamendu estetikoaren klabe nagusiak azalduko dira, Saenz de Oizak altxatutako Museorako arkitektura-proiektuari loturik. 

Oteizak

Hilaren 22ko jardunaldiak, eguerdiko ordu batean, Oteizakoperaren performance aurkezpena hartuko du. Ensemble E7.2.k garatutako proiektua da, eta umotze fasean dago une honetan. Beraz, proiektuaren aurrerapena izango da, Juan Jose Eslabak konposatutako operako musika bidezko esku-hartze batez zertua. Emanaldia datorren urtean opera osoaren estreinaldia hartuko duen After Cage jaialdiaren egitarauaren parte da.

Oteiza Museoko ekitaldian Ensemble E 7.2.k, oraingo honetan biola, biolin, kontrabaxu, perkusio, akordeoi eta elektronikaz osatuak, operaren II. ekitaldiko III. eszena joko du. Ondoren, proiektuaren aurkezpen artistikoa izango da, E7.2.ren kide Juanjo Eslaba eta Pablo Ramosen eskutik.

Jardunaldian zehar, Ensemble berak soinu-dispositibo bat instalatuko du, hain zuzen Jorge Oteizaren konklusio obra, hots, azken kutxa irekiak eta kutxa metafisikoak, hartzen dituen aretoan; obra horietan gorpuzten da Oteizak hutsaren inguruan eskulturazkoaren elementu aktibotzat garatu zuen ikerkuntza. Artistaren liburutegi pertsonala ere hartzen duen espazio horrek soinu-instalazio aipatua erakutsiko du; bertan, bozgorailu sorta batek loop gisa transmitituko ditu operako sekuentzia elektronikoak, soinu-maketekin batera. Instalazioa hazten joango da, eta pixkanaka elementu gehiago jasoko ditu proiektua hazi ahala, harik eta 2018an behin betiko osatzen den arte. 

Sarrera libreko egunak eta <i>Oteizak</i> operaren aurkezpena Jorge Oteizaren urteurrenean

Zerrendara itzuli