es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

"Santa María la Real" Nafarroako Etxekoandre, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak dohanintzan eman dio ere artxiboa administrazioaren artxiboari

2019/10/18

Joan den irailean, Nafarroako Etxekoandreen Elkarteak bere dokumentazio-funtsa eman zion Administrazioaren Artxiboari.

Iragan irailean, María Luisa Larramendik, hau da, “Santa María La Real” Etxekoandreen Elkarteko Iruñeko Ordezkaritzaren azken presidenteak, aipatu elkarteko dokumentazio-funtsa eman zion Administrazioaren Artxiboari. Artxibo txiki baina interesgarria da, emakumezkoen elkarte-mugimenduaren berri ematen duena XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik 2019ra bitarte. Elkarte-mugimendu hori ezezaguna izan da, orain artean. 2019an, Elkarteak Nafarroako Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso zuen, emakumeen eskubideen alde tinko aritzeagatik, emakumea gizartean duintzeagatik, eta emakumeak gizartean parte hartu behar duela aldarrikatzeagatik. Funtsean, erregelamenduak eta jarduera-txostenak dira, bai eta Elkartearen egoitza erostearekin lotutako guztia ere. Egoitza Nafarroako Gobernuari eman zaio dohaintzan, gizarte xedeko entitateek erabil dezaten. Artxiboko teknikariek dokumentazio-funts hori ezarri, antolatu eta deskribatu dute, zabalkunderako eta herritarrek ezagutu dezaten.

Dohaintza hori Administrazioaren Artxiboak berrikitan abiarazitako Funts Garaikideak proiektuaren baitan dago. Funts hori sortua da, jarduera instituzionalari lotuta ez dagoen eta desagertzeko arriskuan dagoen dokumentazioa bildu, gorde eta zabaltzeko; betiere, sare sozial, kultural, politiko edota erlijiosoaren zati batek sortutakoa. Dokumentazio hori politikagintza, sindikalgintza eta kulturgintzako mugimenduei lotuta dago, bai eta elkarte, auzokide, feminista nahiz antimilitarista arloko mugimenduei ere, baina mugimendu erlijiosoa edota gobernuz kanpoko erakundeak ere bazter utzi gabe, adibide batzuk ematearren. Administrazioaren Artxiboak bere instalazioak, ezagutza teknikoa eta giza baliabideak nahiz baliabide teknologikoak eskaintzen ditu jabetza partikularreko dokumentazio hori gorde eta zabaltzeko, oso hauskorra baita zaintza-baldintzen ondorioz, baina interes handikoa, nafar gizarte garaikidea aztertzeko.

Zerrendara itzuli