Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Punto de Vista Jaialdiaren hamabigarren edizioan pelikulen izenak emateko epea ireki da

2017/07/28

Punto de Vista, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak deialdia ireki du Atal Ofizialean pelikulak aurkezteko.

Izena emateko inprimakia jaialdiaren web orrialdean eskura daiteke. Pelikulen izenak emateko epea 2017ko irailaren 15ean amaitzen da. 

Punto de Vistaren Atal Ofizialean edozein nazionalitateko pelikula dokumentalek parte har dezakete, baina 2016ko abuztuaren 1etik aurrera egindakoak izan behar dute. Hautatutako pelikulak jaialdiaren hamabigarren edizioan sartuko dira, eta edizio hori Iruñean egingo da 2017ko martxoaren 5etik 10era bitartean. 

Aurreko urteetan bezala, Jaialdiaren helburua da Atal Ofizial bat osatzea mundu osoko produkzioekin. Produkzio horiek era ezberdinean errealitatea harrapatzen ahaleginduko dira ikuspegi ezberdinetatik, eta, betiere, berritzaileak, independenteak eta sozialki konprometituak izango dira. 

Deialdi honetan aurkeztutako pelikulak Jaialdiaren Hautapen Batzordeak baloratuko ditu; aurten, Batzordearen burua zuzendari artistiko berria izango da; hots, Garbiñe Ortega. Batzordea arduratuko da 2018ko Punto de Vistako "La Región Central" izeneko atalaren programa osatzeaz, eta lan handi hori abendura bitarte luzatuko da; orduan, hautatutako pelikulen berri emango da.

Punto de Vista Jaialdiaren hamabigarren edizioan pelikulen izenak emateko epea ireki da

Zerrendara itzuli