Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Pacifico #9. La conquista del desierto obra aurkeztuko dute Laida Azkona eta Txalo Toloza artistek Nafarroako Museoan abenduaren 20an.

2017/12/19

40 minutu inguruko performancea eskainiko dute 'Ni, denetan okerrena' proiektu artistikoaren baitan.

Laida Azkonak eta Txalo Tolozak abenduaren 20n, asteazkena, 19:30etatik aurrera, Nafarroako Museoaren kaperan 'Ni, denetan okerrena' proiektu artistikoaren barruan Nafarroako Museoan ikusgai dagoen "Pacífico #9. La conquista del desierto" instalazioan oinarritutako performancea egingo dute.

"La conquista del desierto" instalazioak museoan zeharreko ibilbidea porposatzen du, eta maputxe herriak Argentinaren eskutik jaso zuen genozidioan ardaztuta dago. Halaber, audioetan maputxeen musika entzungai dago.

"La conquista del desierto" lana, Laida Azkona eta Txalo Toloza egiten ari diren ikerketa historikoaren barruan kokatuta dago. Ikerketa historiko honek “kolonialismoa, basakeria eta kultura garaikidea” ditu ardatz eta hiru dokumental-eszenikotan jasotzen ari dira. Lehendabizikoak argia ikusi du eta "Extraños mares arden" du izenburua. Orain, "Tierras de Sud SA" bigarren dokumentalean lanean ari dira.

Pacifico #9. La conquista del desierto obra aurkeztuko dute Laida Azkona eta Txalo Toloza artistek Nafarroako Museoan abenduaren 20an.

Zerrendara itzuli