es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ozenki irakurtzeko ikastaroa Liburutegi Zerbitzuko programetan laguntzen duten boluntarioentzat

2019/11/13

Charo Pitak Nafarroako Liburutegian emanen du ikastaroa.

Ostegun honetan, azaroak 14, Charo Pita narratzaile eta idazle galiziarrak “Ozenki irakurtzeko” ikastaro bat emanen du Nafarroako Liburutegian. Ikastaroak hiru ordu iraunen du eta Liburutegi Zerbitzuak koordinatutako hainbat programatan boluntario ari den jendearendako izanen da. Zehazki, ikastaroan dohainik parte hartzeko aukera eman zaie Nafarroako Ospitaleguneko psikiatria unitateetan hilero irakurtzen duten bi taldeetako kideei. Halaber, astero, hainbat hizkuntzatan, Nafarroako Liburutegiko haur atalean egiten den “Ongi etorri ipuinetara” ekimeneko boluntarioei. Era berean, Txantreako Liburutegiko boluntarioei eta langileei eskaini zaie. Izan ere, Psikiatrikoari eta irakurketa errazeko taldeetan diharduten liburutegiei (Noain, Altsasu, Tutera eta, Nafarroakoa) lotutako irakurle talde bat jartzen ari dira abian. Ikastaro bera goizeko eta arratsaldeko ordutegian eskaintzen da, ahalik eta jende gehienari aukera emateko.

Ozenki irakurtzeko ikastaroa Liburutegi Zerbitzuko programetan laguntzen duten boluntarioentzat

Zerrendara itzuli