Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nafarroako Museoak "Pantailatik presentziara. Topaketa berriz egiteko bedeoak " aurkeztu du

2020/05/22

Nafarroako Museoko bolondres kulturalek erakusketa iraunkorreko lanen aukeraketa bati buruz hitz egiten digute.

Covid-19aren ondorioz Nafarroako Museoa publikoarentzat itxita dagoen bitartean, museoko bolondres - talde kulturala martxan jarri da bildumako harribitxietako batzuk erakusteko.

Beren etxeetatik bolondresek obra aukeratzen dute eta ikus-entzunezko labur bat grabatuz azaltzen digute.

Bideo bakoitzak garai, estilo eta formatu desberdinetako obra eta piezetara hurbiltzeko aukera ematen digu, ikuspegi guztiz pertsonal eta originaletik.

Datozen asteetan, etorkizun hurbilean Nafarroako Museoan topo egitera gonbidatzen gaituzten bideoak zabaltzen jarraituko dugu.

Egin klik honako esteka hauetan bideoetara sartzeko:

"Dos Frailes" de Juan Valdés Leal

"Canons 22" de Elena Asins Rodríguez

Materiales del poblado neolítico de Los Cascajos

"Ayudando a la lectura" de Nicolás Esparza

"Apoteosis cósmica" de Alfredo Díaz de Cerio

Nafarroako Museoak

Zerrendara itzuli